Agenda

BIM, HQE, BREEAM eta WELLen onurei buruzko jardunaldi teknikoa

Eguna

2019ko ekainaren 28a

Lekua

TECNALIA, Mikeletegi pasealekua 2, Donostia

Ordua

-

Prezioa

Doan

BIM, HQE, BREEAM eta WELLen onuren ikuspegi orokor bat izan.  

Jardunaldi tekniko honen helburua da jardunaldira joaten direnak ingurune jasangarriago batera hurbilaraztea, teknologia berriak txerta ditzaten etxebizitza-eraikinen, bizitzeko ez diren eraikinen eta azpiegituren obra berrietan eta birgaitzeetan.

Ingurumen-alderdiak eta erabiltzaileen bizi-kalitateari dagozkionak orekatzen dituen gizarte-ingurune bat sortzea sustatu nahi da.

Alderdi hauek azalduko dira: 

  • Zer onura dituen jasangarritasun-ziurtagiriak
  • Zer aukera dauden
  • Kasu praktikoak
  • Mugikortasunaren inpaktua eta klima-aldaketarekiko eta energia-efizientziarekiko kontzientziazioa. 

GALDERA HAUEN ERANTZUNAK JASOKO DITUZU: 

  • Nola aplikatu jasangarritasuna eraikinetan eta azpiegituretan?
  • Zer onura eta abantaila dakartza?
  • Nola eragiten dio jasangarritasunak pertsonen ongizateari?
  • Nola integratu HQE, BIMen kasu praktiko batean?
  • Nola integratu jasangarritasuna BIMen, HQE, BREAM eta WELL bidez?
  • Nola egokitzen dira BREAM, WELL, HQE eta BIM eraikin baten inguratzaile dinamikoan?
  • Klimatizaziorako zer soluzio jasangarri daude merkatuan?
  • Zer onura dituzte ziurtatze-eskemek eta teknologia berriek? 

NORENTZAT DA? 

  • Eraikuntzarekin loturaren bat duten profesionalak (obra berriak, birgaitzeak, obra zibila, bide- eta trenbide-azpiegitura berriak, portuak, aireportuak, hirigintza).
  • Administrazio publikoa
  • Sustatzaileak
  • Ingeniaritza-enpresak
  • Aholkularitzak
  • Eraikuntza-enpresak
  • Arkitektura-estudioak

 

Ordutegia Gaia
09:30 Harrera
10:00 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena
► 
Sebastià Parera, Bioeconomiceko managerra
10:15 Jasangarritasuna BIMekin: nola eragiten dute LEED, BREEAM, WELL eta HQE™k?
► Cristobal Bernal, Bimetecako COO eta sortzailea eta IAAC - Institute for Advanced Architecture of Catalonia
10:35 BREEAM® eraikin bat egiteko arrazoiak; kostuak eta onurak
► Óscar Martínez, BREEAM Españako zuzendaria
10:55 WELL eraikuntza-estandarra. Eraikinek pertsonen osasunean eta ongizatean duten eragina neurtzeko kalifikazio-sistema
► 
Bieito Silva Potí, WELL ziurtagiriaren arduraduna ITGn (Fundación Instituto Tecnológico de Galicia)
11:15 Nola eragiten dion HQE™k erabiltzaileen ongizateari
► David Lanchas eta Olga Alonso, TECNALIAko ikertzaileak
11:35 Fatxada dinamikoa BIM, BREEAM, WELL eta HQE™ra egokitzen da
► Juan Villar, Proiektu Negozioen Saila, SOMFYko arkitektoa
11:55 DAIKIN, klimatizazioko soluzioak BIM ingurunean. Arrakasta-kasua, BEEAM ziurtagiria indarrean
► 
Ignacio Bravo, A. DAIKINeko Teknika eta Preskripzio Saileko zuzendaria
12:15 Kafea eta networkinga
12:45 HQE™ ziurtagiria BIM ingurunean. Aplikazio-adibidea: Googleren bulegoak
► Jose Angel Salanova, ATBIMeko CEOa
13:05 Teilatuetako konfort termikoko eta energia-efizientziako kasu arrakastatsuak, teilatuak eraikinaren inguratzaile gisa hartuta. LEED eta BREAM
Isabel Mateos, Quilosako marketineko marka-kudeatzailea - SELENA Iberia 
14:25 ASIDEK: BREEAM®, LEED®, WELL eta HQEAPi BIM aplikatzeak dituen onurak eta kasu praktiko batzuk
► 
José Antonio Morán Martín, ASIDEKeko AEC BIM aditua
13:45 Amaiera
14:00 Cava-kopa. Networkinga