Agenda

Binder jetting bidezko fabrikazio aditiboa: pieza metaliko oso konplexuak koste txikiagoan fabrikatzeko modu berriak

Eguna

2020ko maiatzaren 8a

Lekua

WEBINARRA

Ordua

-

Prezioa

Doan

Fabrikazio aditiboko binder jetting teknologiari esker, oso pieza konplexuak egin daitezke —material-aukera zabal batekin—, aldez aurretik dagoen hauts-ohantze baten gainean aglutinatzaile bat jarrita.

Teknologia moldakorra da, eta era guztietako morfologiak eta barne-ezaugarriak dituzten piezak sortzeko aukera ematen du. Sinterizatze-zikloa doituta, pieza guztiz trinkoak nahiz oso porotsuak lortzen dira. Hori ez ezik, pieza infiltratuak ere egin daitezke, eta, halaber, hauts aglomeratuzko piezak erabili, zuzenean inprimatze-prozesuaren bidez lortuak.

Inprimatze-prozesuak fase hauek ditu: 

  • Hauts-geruza bat jartzen da; aglutinatzailea modu selektiboan jarriz, geruza hori inprimatzen da.
  • Inprimatutako geruza lehortzen da, eta hauts-ohantzea beherantz mugitzen da, inprimatu nahi den geruzaren lodieraren arabera. 

Ziklo hori behin eta berriz errepikatzen da, harik eta pieza osatzen duten geruza guztiak inprimatu arte. Ondoren, aglutinatzailea ontzen da, eta piezen egiturari egonkortasuna ematen zaio. Pieza horiek hauts-ohantzetik ateratzen dira, eta tenperatura altuan sinterizatzen dira, amaierako pieza trinkotzeko.

NORK EMATEN DUEN

Iñigo Agote doktorea - Muturreko Baldintzetarako Materialen Plataformaren arduraduna

EDUKIA

Teknologia honen abantailak: 

  • askotariko materialak erabil daitezke.
  • bereizmen handiko piezak fabrikatu daitezke.
  • energia-kontsumoa.
  • materialak berrerabil daitezke.
  • eskalagarria da.
  • ekoizpen-abiadura.

 NORENTZAT DEN

Binder jetting teknologia industriako ia alor guztietan erabil daiteke: 

  • Industria kimikoa. Erreaktoreak, ingurune iragazle porotsuak, turbinak, korrosioaren aurkako erresistentzia handia duten petrolio-industriako piezak, etab.
  • Automobilgintza. Motorraren osagaietarako pieza zeramiko aurreratuak, injektoreak, aluminiozko edo altzairuzko egitura arinduak, etab.
  • Medikuntza. Tresna kirurgiko pertsonalizatuak eta inplantologia.
  • Industria aeroespaziala. Propultsio espazialeko osagai zeramikoak, material garestiekin eta ezaugarri aurreratukoekin egindako pieza arinduak.
  • Makina-erreminta. Ebaketa-tresna zeramikoak eta metal gogorrekikoak, geometria konplexua eta hozte-kanalak dituztenak.
  • Energia. Altzairu herdoilgaitz infiltratuzko turbinak, ur-ponpen osagaiak, material magnetiko aurreratuen fabrikazioa, etab.
  • Telekomunikazioak. Sateliteetako osagai elektronikoak eta hoztekoak, transmisio optikoko euskarriak eta osagaiak, etab.
  • Beste aplikazio batzuk. Kontsumo-gaiak, prototipoak egitea, meatzaritza, bitxigintza, botika-industria, etab. 

INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Bi mezu elektroniko bidaliko ditugu webinarrean sartzeko jarraibideekin. Lehena, webinarra baino 24 ordu lehenago; bigarrena, gogorarazpen gisa, 2 ordu lehenago.

Mezu hori jasotzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan, 902.760.000 telefono-zenbakiaren bidez.