Agenda

Bioekonomia urbano zirkularreko konferentzia

Bioresiduos

Eguna

2023ko maiatzaren 10a

Lekua

Gasteiz

Ordua

9:00 am - 5:00 pm

Prezioa

Doan

Biohondakinak balorizatzea - oparotasuna sortzea: CAFIPLA

Eskuratu ditzakegun baliabideak, berriztagarriak barne, ez dira amaigabeak. Berritze-ziklo normaletatik kanpo kontsumituz gero, eskastu egin daitezke. Horregatik, bioekonomia zirkular bat ezartzean, karbono organikoaren ziklo naturalak eta berritze-zikloak errespetatu egin behar dira, giza kontsumoak ingurumenean eragiten duen presioa murrizteko.

Korronte sekundarioak eta biohondakinak balio erantsiko konposatuak lortzeko birziklatzea funtsezkoa da ekosistemaren gaineko eragina murrizteko eta, bioekonomian, biomasa hornitzeko ongarriak gutxiago erabiltzeko.

  • Ingurune urbanoak biomasa-iturri onak dira, biohondakinak barne, hala nola etxeko hondakin organikoak, hondakin berdeak eta elikagaien industriako korronte sekundarioak.
  • Hondakin biologikoak tratatzeko egungo teknologiek, hala nola konpostajeak edo digestio anaerobikoak, balio erantsi txikiko produktuak baino ez dituzte ekoizten; adibidez, konposta eta biogasa.
  • Biomasa eta hondakin biologikoak eskuragarri dauden arren, ez dago ezagutza nahikorik biofindegietan korronte sekundario heterogeneoak erabiltzeko moduari buruz.

Hiriak bioekonomia zirkularraren erdigunean

2018an, Europako Batzordeak Bioekonomiaren Estrategian adierazi zuen hiriek izan beharko luketela bioekonomia zirkularraren erdigunea. Izan ere, hiri-biohondakinek badituzte zenbait substantzia bioproduktuak ekoizteko erabil litezkeenak, hala nola produktu kimikoak, plastikoak eta mantenugaiak.

Ekitaldiaren helburua

  • Modu berritzaileak saiatzea, hiri-biohondakinak beste industria batzuetarako baliabide bihurtzeko, bi plataformaren konbinazioa erabiliz: kate laburreko azido karboxilikokoa eta zuntza berreskuratzekoa.
  • Bioekonomia urbano zirkular jasangarri eta eraginkorra ezartzea, produktu biokimikoak, plastikoak eta mantenugaiak ekoizte aldera erabil daitezkeen biomasa-baliabideak birziklatzeko.

Bioekonomiako adituak

Ekitaldian, industriaren eta ikerketaren sektoreetako bioekonomiako adituek informazioa emango dute biofintzeari buruz, lehengaien eskuragarritasunari buruz, plataforma konbinatuaren bidezko metodoen alderdi teknologikoei buruz eta hartzidura-metodoei buruz.

CAFIPLA: informazio gehiago

Proiektu honek Bio-based Industries Enpresa Komunaren finantzaketa jaso du, Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren esparruan, 887115 zenbakiko dirulaguntza-erabakiaren arabera. Enpresa Komunak Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren eta Oinarri Biologikoko Industrien Partzuergoaren laguntza jasotzen du.

Ayuntamiento Vitoria Gasteiz

Europa Congress Palace, Gasteiz

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

9:00 am - 9:30 am

Konferentziaren erregistroa

9:30 am - 9:40 am

Ongietorria

Nerea Briz

9:40 am - 10:00 am

Gasteiz – European Green Capital 2012

Joseba Sanchez

10:00 am - 10:10 am

CAFIPLA - Biohondakin heterogeneoak, baliabide baliotsua

Thomas Dietrich

10:10 am - 10:30 am

Europako baliabide biogeniko potentzialen kartografia - proba-kasu bat CAFIPLAren transferigarritasunerako

Susann Günther

10:30 am - 10:50 am

Biohondakinetatik eratorritako materialen inpaktua eta merkatua

Esther Hegel

10:50 am - 11:10 am

Bihurtze-teknologiak - Tech4Biowaste

Stef Denayer

11:10 am - 11:30 am

Atsedenaldia. Kafea eta <i>networking<i>a</i></i>.

11:30 am - 11:50 am

Azido karboxilikoen plataforma: balorizazio-ikuspegi berria

Thomas Willems

11:50 am - 12:10 am

Disolbatzaile eutektiko natural sakonak: udal-biohondakinetatik zuntzak berreskuratzeko soluzio berritzailea

Thomas Dietrich

12:10 am - 12:30 am

Biohondakinen fluxuetatik zuntzak berreskuratzea, bide lehorra erabilita, eta industria-aplikazioetarako potentziala

Thibault Lerouge

12:30 pm - 12:50 am

Biohondakinak, azido laktikoa hartzitzeko lehengai

Joachim Venus

12:50 pm - 1:10 pm

MCCAen ekoizpena LAtan aberatsak diren hondakin-fluxuetatik abiatuta

Kevin Sabbe

1:10 pm - 1:30 pm

Fluxu sekundarioetatik eratorritako biopolimeroak

Ana Carolas

1:30 pm - 2:40 pm

ETENA BAZKALTZEKO ETA <i>NETWORKING</i>ERAKO

2:40 pm - 3:10 pm

CAP-uretatik abiatutako mikrobio-proteinen ekoizpenaren garapena eta ebaluazio teknikoa eskalan

Michael Pil

3:10 pm - 3:30 pm

Olio zelulabakarren ekoizpena gantz-azido lurrunkorretatik abiatuta: aurrerapen berriak eta etorkizunerako aurreikuspenak

Markus Neureiter

3:30 pm - 3:50 pm

Osasunerako onuragarriak diren omega-3 gantz-azidoen ekoizpena gantz-azido lurrunkorretatik abiatuta

Laura Oliver

3:50 pm - 4:10 pm

Europako bioekonomia urbanoa biziberritzea: HOOP proiektua

Martín Soriano

4:10 pm - 4:50 pm

Mahai-ingurua: Zergatik jarraitzen dute hiri-biohondakinek hondakin izaten? Zer egiten dugu gure biohondakinekin? Nola bihur daitezke "diru" biohondakinak?

Bruno Ferreira (Biotrendeko zuzendari orokorra), Marie-Aline Pierrard (Idelux Environnement), Martín Soriano (CETENMA) Moderatzailea: Mª Carmen Villarán, TECNALIA

4:50 pm - 5:00 pm

Itxiera-saioa