Agenda

Bizitza osorako etxebizitza: erronka eta aukera

Eguna

2020ko ekainaren 11a

Lekua

WEBINARRA

Ordua

-

Prezioa

Doan

Etxebizitzak beste zentzu bat du gaur egun. Inoiz ez dugu hainbeste denbora pasatu gure etxeetan. Ez ginen konturatzen zer eskaintzen diguten eta zer ez. Eta hor dago arazoa, eskaintzen ez diguten horretan.

Hamar adineko pertsonatik zortzik beren etxean bizitzen jarraitu nahi lukete, handik alde egin beharrik gabe: gaur egungo ereduak birplanteatzera garamatza horrek.

Gure helburua da pertsonen autonomia sustatuko duen eta zahartu ahala aktibo eta osasuntsu egoten lagunduko digun etxebizitza-eredu baterantz jotzea, zeinak gure bizimodua, beharrak, eta lehentasunak errespetatuko baititu, gure adina edozein dela ere.

EDUKIA 

  • Europako, eskualdeko eta tokiko ikuspegitik aztertuko dugu zer den bizitza osorako etxebizitza.
  • EBren ikuspegia azalduko dugu, Homes4life proiektuan egindako lanaren bidez (TECNALIAk koordinatu du lan hori).
  • Eskualdeko eta tokiko esperientzien berri jasotzeko, berriz, Asturiasko eta Donostiako ordezkariak izango ditugu. 

NORK EMATEN DUEN 

  • Silvia Urra – TECNALIAko Citybuild arloko ikertzailea.
  • Fermín Bravo - Asturiasko Gobernuko Eskubide Sozialen eta Ongizatearen Saileko Etxebizitzako zuzendari nagusia.  Housing Europeko kidea.
  • Eva Salaberria – Donostia Lagunkoia proiektuaren arduraduna. 

NORENTZAT DEN 

  • Eraikuntza-sektorea.
  • Administrazio publikoa, udalak, etxebizitza-sailak, administrazio publikoaren gizarte-ekintza (nazionala, eskualdekoa eta tokikoa).
  • Adinekoen elkarteak.
  • Co-housing ekimenak.
  • Tokiko garapen-agentziak.
  • Zerbitzu soziosanitarioak.
  • ONCE bezalako fundazioak.
  • Bizitza osorako etxebizitzaren ikuspegia ezagutu eta hartan parte hartzeko interesa dutenak.