Agenda

Bloke-kateen teknologia osasungintzan eta aseguru pertsonaletan

Eguna

2018ko apirilaren 18a

Lekua

Bizkaiko Medikuen Elkargoa, Lersundi kalea 9, 48009 Bilbo

Ordua

-

Prezioa

Doan

Bloke-kateen teknologia prozedurak eta negozioak seguruagoak, gardenagoak eta eraginkorragoak izateko sortu zen. Transakzio digitalen erregistro bat da, eta, erregistro horretan, informazioa aldaezina da. Ondorioz, sistema bera da prozesuaren “arbitro”, eta, hala, erraztu egiten dira bitartekari-kateko erlazioak. Horrenbestez, teknologia horrek egiazkotasuna, segurtasuna eta gardentasuna ematen ditu, eta, hala, bizkortu egiten dira negozioen transakzioak.

Jardunaldiaren antolatzailea Health 2.0 Basque da, eta jardunaldiaren helburua, berriz, hau da: gogoeta egitea bloke-kateen teknologiak osasungintzan eta aseguru pertsonalen alorrean dituen aplikazio posibleei buruz eta etorkizun ez hain urrunean negozioetan eragingo dituen aldaketei buruz. Halaber, eztabaidatuko da nola aldatuko dituen teknologiak haien gaur egungo prozesuak eta nola ezabatuko dituen gaur egun eskuz egiten diren egiaztapenak.

Health 2.0 Basque komunitatea Euskadin osasunaren etorkizuna teknologiaren eta berrikuntzaren bidez gidatzeko sortu da

Programa osoa kontsultatzeko eta izena emateko, egin klik hemen.

Ordutegia Gaia
09:30 Parte-hartzaileak erregistratzea
09:30 Ongietorria emango dute Health 2.0 Basqueren sortzaileek
09:35 Alex Puigen hitzaldia
► Alex Puig, CEO, Alastria. Alastria partzuergo bat da, zenbait enpresa eta erakundek sustatua, helburu honekin: bloke-kateetarako baimendutako azpiegitura eridipubliko bat ezartzea, Espainian lege-balioa izango duten zerbitzuak onartuko dituena eta Europako araudiarekin bat etorriko dena
09:45 -11:05 Aseguruetako blokea
► [09:45 - 09:55] Hitzaldia. Roberto Fernandez, Bloke-kateen Negozioko zuzendari nagusia, Everis
► [09:55 - 10:05] Experiencias en Hannover RE - Azucena López, Osasuneko eta Bizitzako zuzendaria, Hannover RE.
[10:05 - 11:15] Mahai-ingurua eta galderak. Dinamizatzailea: Juan De la Herrán. Parte-hartzaileak: Hannover RE, Surne, Previsión Mallorquina, Alastria, AXA Opensurance eta Everis
11:15 Atsedenaldia
11:35-13:05 Osasuneko blokea
[11:35 - 11:45] Hitzaldia. Oscar Lage, Zibersegurtasuneko burua, TECNALIA
[11:45 - 11:55] Esperientziak, Minsait by Indra - Víctor Sánchez, Bloke-kateetako eta Eraldaketa Digitaleko zuzendaria
► 
[11:55 - 12:05] Philips-eko esperientzia - Jennifer Caffarel, Ikerketako zientzialaria, Philips
► 
[12:05 - 13:05] Mahai-ingurua eta galderak. Dinamizatzailea: Juan De la Herrán. Parte-hartzaileak: TECNALIA, Indra, Philips, Ibermática, CGM, Grupo PSN eta IMQ
13:05 Ondorioak eta amaiera Health 2.0 Basqueren sortzaileak