Agenda

Brokel: datu sentikorrak partekatzea eta ustiatzea

Brokel

Eguna

2021ko abenduaren 15a

Lekua

Online

Ordua

10:00 am - 11:00 am

Prezioa

Doan

Datuak “petrolio berria” dira; aktibo baliotsuak dira datozen urteetan sortuko diren eta indarra hartuko duten produktu eta zerbitzuetarako. Datuen prozesamendu adimenduna menderatzen dutenek nabarmen kontrolatuko dute merkatua, eta berek markatuko dute etorkizuna, non testuingurua gero eta konektatuagoa, automatizatuagoa eta konplexuagoa izango baita.

Datuen kudeaketa eta subiranotasuna TECNALIAk datozen urteetan izango dituen erronka handienetako batzuk dira.

Gure ekarpena egin nahi dugu, soluzio berritzaile eta teknologikoak asmatuz eta diseinatuz interoperabilitatea ezaugarri duten datu-espazio fidagarriak eta subiranoak lortzeko. Helburua: datu-ekonomiak gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-jasangarritasuna sustatzeko duen potentzial osoa garatzea.

  • Brokelek datuak izatea demokratizatu nahi du, enpresei eta ikertzaileei datu-multzo handiago eta heterogeneoago bat eskainiz: jauzi erraldoia egingo du datu-ustiapenean, eta balioa emango die enpresa guztien datuei, onura komuna handiagoa izan dadin. Besteek baino kalitate hobeagoko datuak ematen dituztenak saritu egingo ditu.
  • Privacy-preserving computation-en alorreko urteetako ikerketaren emaitza da Brokel: gaur egun, industriako kontzeptu-proba batzuetan erabiltzen ari dira.
  • Elkarrekin, ezagutza eraldatuko dugu zure enpresaren onurarako eta, bizi-kalitate eta aurrerabide gisa, gizartearen onerako.

Nori zuzendua

  • Datu-kudeaketaren arduradunak.
  • Datu-espazioen sustapenari buruzko gehiago jakin nahi duen oro.

Online

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

10:00 am - 10:20 am

Datu-espazioen sustapena

Javier Herrera - TECNALIAko eskualde-kudeatzaile seniorra

10:20 am - 10:45 am

Brokel: datu sentikorrak partekatzea eta ustiatzea

Óscar Lage – TECNALIAko zibersegurtasunaren eta bloke-kateen arduraduna

10:45 am - 11:00 am

Galde-eskeak