Agenda

Business Artificial Intelligence: eraldaketa digitala negozioak sustatzeko

Jornada IA Raul Miñon

Eguna

2025ko apirilaren 9a

Lekua

Bilbo

Ordua

6:30 pm - 8:00 pm

Prezioa

Doan

TECNALIAk aktiboki hartuko du parte BAI Business Artificial Intelligence ekitaldian, non AAko, datuetako, hodeiko eta eraldaketa digitaleko adituak bilduko baitira

Adimen artifizialaren eta eraldaketa digitalaren alorreko jardunaldi bat egingo da Bilbon, "BAI Business Artificial Intelligence", ESDEN Business Schoolek antolatuta Michael Pagerekin batera. Datuetako, hodeiko eta eraldaketa digitaleko adituak bilduko dira han, aro digitalean negozioak nola sustatu eztabaidatzera.

Hizlarien artean izango da Raúl Miñón lankidea, Datu eta Konputazioko arduraduna: Hitzaldi batean eta mahai-inguru batean hartuko du parte, alor horietan dituen ezagutza eta esperientzia ezagutzera ematen. Enpresek teknologia emergenteak beren prozesuak eta produktuak hobetzeko nola balia ditzaketen izango da bere aurkezpenaren ardatza.

Beste profesional batzuek ere hartuko dute parte ekitaldian, hala nola hauek: José Ramón Concha (Perseus), Miguel Ángel Velázquez (Lookiero), Arkaitz Etxeberría (NTT Data), Francisco Javier Nieto (Gestamp) eta Mikel Suárez (BAIC). Elkarrekin helduko diete hainbat gaiei, besteak beste, hauei: AAren ezarpena negozio tradizionaletan, eraldaketa digitala arrakastaz egiteko estrategiak eta azken joera teknologikoak.

Jardunaldia BAT Accelerator Tower-en egingo da, BAT eraikinaren seigarren solairuan. Parte-hartzaileek saio interaktiboetan parte hartu ahal izango dute, eta, ondoren, tarte bat izango da networkingerako.

Adimen artifizialak enpresa-mundu modernoan duen garrantzia azpimarratuko da ekitaldian, eta TECNALIAk alor horretako eragile gailen gisa hartuko du parte Raúl Miñóni esker.

Adimen artifizialak enpresa-mundu modernoan duen garrantzia

Aro digitalean, funtsezko tresna bihurtu da adimen artifiziala lehiakor eta efiziente izateari eutsi nahi dioten enpresetarako. AAk aukera ematen du prozesuak automatizatzeko, datu-bolumen handiak analizatzeko eta negozioen jarduteko modua eraldatzen duten soluzio berritzaileak eskaintzeko. AA ezartzeak produktibitatea hobetzen du, eta, halaber, merkatu-aukera berriak sortzen eta erabaki estrategikoak hartzeko prozesua optimizatzen.

BAT dorrea. Auditoriuma. 6. solairua, Bilbo

Hartu lekua!