Ekainaren 18, 19 eta 20an, CMMI 2.0 eguneraketa trebakuntza egingo dugu Madrilko gure egoitzan. 2020ko irailera arte, aldi berean izango dira martxan CMMI ereduaren 2.0 eta 1.3 bertsioak. 2020ko irailarak 30-tik aurrera, ordea, 2.0 bertsioarekin egindako CMMI ebaluazioak soilik onartuko dira.
Zer ikas dezaket trebakuntza-saio honetan?
- CMMI V2.0 ereduaren egiturako osagai nagusiak zein diren.
- CMMI V1.3 eta CMMI V2.0 ereduen arteko aldeak zein diren.
Norentzat da?
- CMMI V1.3 ereduaren sarrerako trebakuntza (Garapena edo Zerbitzuak) egin duen eta CMMI V2.0 eredura eguneratu nahi duen edonorentzat;
- CMMI V1.3 ebaluazio batean parte hartu duten eta CMMI V2.0 ebaluazio baten parte izateko gaitasun-baldintzak bete behar dituzten ebaluazio-taldeko kideentzat.
Zer lortuko dut trebakuntza egokiro amaituz gero?
- CMMI V2.0 ereduaren PDF bertsioa, ikasle-lizentziarekin
- Ikastarora joan eta hura aprobetxatu izanaren agiri bat
- CMMI Associate ziurtagiri pertsonala lortzeko azterketa egiteko kreditu bat (ziurtagiri hori ezinbestekoa da CMMI v2.0 ebaluazio formal batean taldekide izateko)
- CMMI Associate ziurtagiri-azterketa egiteko aldez aurretik izan behar den prestakuntzaren baldintza betetzea
- CMMI-DEV v2.0 ebaluazio bateko taldekide izateko aldez aurretik egin behar den trebakuntzaren baldintza betetzea
- CMMI-DEV v2.0-ko trebakuntza aurreratuko edozein ikastaro egiteko aldez aurretik egin behar den trebakuntzaren baldintza betetzea
Zer egin behar dut ikastaroa behar bezala burutzeko?
- Ikastaroan, CMMIren onlineko eredura sartu behar da: parte-hartzaile bakoitzak tableta bat edo ordenagailu eramangarri bat eraman behar du.
- Aldez aurretiko baldintzak:
- CMMI 1.3 ereduaren sarrerako trebakuntza egina izan behar da (Garapena edo Zerbitzuak); edo
- CMMI V1.2 ereduaren sarrerako trebakuntza (Garapena edo Zerbitzuak) eta CMMI 1.3 eredura eguneratzeko trebakuntza eginak izan behar dira; edo
- CMMI V1.1 ereduaren sarrerako trebakuntza eta CMMI 1.2 eredura eta CMMI 1.3 eredura eguneratzeko trebakuntzak eginak izan behar dira.
Ikastaroaren egitura
Aurkezpenak, ariketak eta zenbait gairen gaineko bateratze-saioak ditu ikastaroak, eta, horregatik, ezinbestekoa da jendeak aktiboki parte hartzea. Ez da onartzen hutsegiterik.
Gaztelaniaz emango da ikastaroa. CMMI Instituteren ikastaroaren dokumentazio ofiziala emango da, ingelesez.