CO2-a balorizatzeko teknologietan esku hartzen duten alderdien ikuspegi orokorra, oinarrietatik hasi eta merkatuan dituzten aplikazioetaraino
2015, 2017 eta 2019ko edizioetan izandako arrakastaren ondoren, topaketa honen laugarren edizioa egingo dugu. PTECO2 (CO2-ko Espainiako Plataforma Teknologikoa) eta SusChem-España (Kimika Jasangarriko Espainiako Plataforma Teknologikoa) plataformek, elkarrekin, foro hau antolatu dute zientzia-teknologia-enpresa sistemako eragile guztiei zuzenduta.
Jarduera-eremu hauek landuko dira:
- Motibazio politikoa eta estrategikoa
- CO2-a materialetara
- CO2-a kimika finera eta polimeroetara
- CO2-a bektore energetikoetara
- Zuzeneko erabilerak
TECNALIAk, ekitaldiaren anfitrioi gisa, bisita esklusiboa antolatu du Derioko instalazioetara, maiatzaren 11n.
Ikertzaile prestigiotsuen txostenak
Kongresuan, CO2-aren erabileran eta eraldaketan prestigio handia duten aditu eta espezialisten hitzaldiak izango dira. Gainera, eztabaida sustatuko da poster bidezko saio nagusi baten bidez.
- Soraya Prieto TECNALIAko Zirkulartasuneko zuzendariak parte hartuko du kongresuan.
- Halaber, Jose Luis Elejalde, TECNALIAko Trantsizio Energetiko, Klimatiko eta Hiritarreko zuzendariak biltzarraren hasierako hitzaldian parte hartuko du.
Informazio interesgarria
PTECO2 eta/edo SusChem-Españako kidea bazara, abantailak izango dituzu izena ematerakoan. Doktoretza egiten ari bazara, halaber izango duzu tarifa berezi bat.