Nola heldu industrian abiaduraren erronkari: Collaborate Velocity Zaragoza 2024
Pandemian, abiadura arrakastarako funtsezko faktore bihurtu zen. Berrikuntza lehenago egitea hobeto egitea baino erabakigarriagoa izan daiteke, bere premiak aldaketara ahalik eta egokituen eta gero eta azkarrago eta zenbait bidetatik asetzea eskatzen duen merkatu batean.
Erakunde baten etorkizuna zehaztu dezake teknologia egokia behar besteko azkartasunarekin eta produkzio-prozesuak eskatzen dituen baldintzetan izateak, baina ez da nahikoa. Erakundearen egiturak egokitu behar dira; taldeei formakuntza eman eta gure bezero eta hornitzaileekin ekosistema erresilienteak eta malguak eratzen lagundu, sektore publikoarekin lankidetzan, hura ere bere eragiketak eraldatzera behartuta baitago.
TECNALIA Collaborate Velocity Zaragoza ekitaldian
Edizio honetan orain dela gutxi arte ekoizpen-sareko gehiengoaren irismenetik urrun zeuden zenbait esparru teknologiko azalduko ditugu, hala nola adimen artifiziala eta robotika. Erakunde batzuekin egingo dugu, hala nola FERSArekin eta ITAINNOVArekin, honako hauen bidez:
- Enpresetarako bisitak
- Showroom eta erabilera-kasuak
- One to one bilerak
Bat egin erronka honekin, eta parte hartu gurekin!