Agenda

ConTech Bizkaia: teknologia eraikuntzara hurbiltzea

Urban Tactics

Eguna

2024ko maiatzaren 15a

Lekua

BAT | B Accelerator Tower

Ordua

9:30 am - 2:00 pm

Prezioa

Doan

ConTech Bizkaia-ren bigarren edizioa: teknologia eraikuntzara hurbiltzeko urtean behingo topaketa

Odei.IO, BAT eta BUILD:INN (Basque Construction Cluster) elkarlanean ari dira ConTech Bizkaiaren bigarren edizioa prestatzen, industriaren eta eraikuntzaren sektoreko joeretan eta aurrerapen teknologikoetan sakontzeko.

Eraikuntza-enpresek eta digitalizazioaren arloko entitateek dituzten arazoei baterako soluzioak bilatu nahi dizkietenentzat eta aldaketaren parte izan nahi dutenentzat dago diseinatuta ekitaldi hau.

ConTech Bizkaiaren helburua

  • Teknologia eta digitalizazioa obren errealitatera hurbiltzea.
  • Inspiratzea eta eraikuntzaren etorkizuna irudikatzen laguntzea

Digitalizazio-proiektuak eta aurre egin beharreko erronkak

Mikel Quintanak (gure Azpiegiturak eta Eraikin Seguru eta Konektatuak plataformako arkitektoa) eta Mikel Arrillagak (BIEMEko arkitektoa) "Urban Tactics: hirigintza-bideragarritasunari buruzko azterlanak optimizatzeko diseinu sortzailea" hitzaldia emango dute.

Norentzat:

  • Eraikitzaileak eta eraikuntzaren maila guztietako profesionalak: exekutiboak, zuzendariak, proiektu-kudeatzaileak, etab.
  • Sektoreko ofizial eta kargu publikoak.
  •  Balio-kateko eragileak (azpikontratak, hornitzaileak, zuzendaritza fakultatiboa).
  •  Ikasleak, akademikoak eta teknologia-sare nazionaleko eragileak.
  •  Startupak eta antzeko enpresa teknologikoak.

BAT aretoa, On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia 1, Abando, Bilbo

Hartu lekua!