CPhI worldwide azoka urtean behin egiten da munduko hainbat lekutan. Farmazia-sektoreko profesionalen topaleku izango da hiru egunez. Farmazia- eta kimika-industriaren azken joerak ezagutuko dituzte han.
TECNALIA Pharma Labsek, aurreko edizioetan bezala, farmazia-industriarako dituen zerbitzuak aurkeztuko ditu, zeinak askotariko produktuen garapeneko balio-kate osorako eskaintzen baitira: gizakietan eta albaitaritzan erabiltzeko botikak, produktu sanitarioak, elikadura-osagarriak eta kosmetikoak.
Medikamentuak kontratupean garatzen eta fabrikatzen dituen erakunde (CDMO) bat garen aldetik, hau erakutsiko dugu:
Garapen farmazeutikoa: galenikoa eta analitikoa.
- Saiakuntza klinikoak: I. fasetik IV. fasera.
- Fabrikazioa: medikamentuen kontratupeko fabrikazioa.
- Farmakogenetika: biomarkatzaileen identifikazioa eta companion diagnostic.
Bisitatu gure standa
- Gustura entzungo dugu zuen negozioaren berri eta gustura arituko gara zuekin elkarlanean, aurrera egiteko medikamenduak garatzeko eta fabrikatzeko duzuen helburuan.
- Zain gauzkazue ICSE azokako 2C71 standean, Analytical & Lab gunean.