Creativity World Forum 2024: berrikuntza kulturan eta sormenean
Euskadik Sormenaren Mundu Foroa (CWF24) hartuko du, EAEko hiru hiriburuen kultura- eta sormen-sarean integratuta: Bilbo, Gasteiz eta Donostia. Foroa Sormenaren Barrutien Sarearen (DC Network) zigilu bereizgarria da, eta mundu osoko aitzindariak gonbidatzen ditu sormenaren, berrikuntzaren eta enpresa-espirituaren arteko loturari buruzko elkarrizketetan jardutera.
- Sormenaren Mundu Foroa urtero antolatzen da, ekintzailetzari, sormenari eta berrikuntzari buruz hitz egiteko. Gobernu-buruzagiak, enpresaburuak, profesional sortzaileak, artistak eta arduradun politikoak bilduko dira ideiak partekatzeko beren eskualdeak berrikuntza- eta sormen-gune bihurtzeko moduari buruz.
- Foro hau ideiak trukatzeko eta lankidetza sustatzeko plataforma bat da; baita pertsonak inspiratzeko ere, erronkei aurre egiteko eta aldaketa positiboak bultzatzeko orduan sormenez pentsa dezaten.
Berrikuntza kultura- eta sormen-industrietan
Foro horren helburuetako bat da berrikuntza gurutzatua eta teknologiaz jabetzea sustatzea, disrupzioak errazteko eta kultura- eta sormen-industriak (KSI) gizartean eragina duen etorkizun berdeago eta jasangarriago baterako trantsizioan lagunduko duten soluzioen katalizatzaile bihurtzeko.
- TECNALIAk 2. gai-arloa (Sektoreko berrikuntza) koordinatzen du, bai eta erronka globaletako bat ere, kultura- eta sormen-industrien trantsizio digitala ardatz izango duena.
- Esparru horretan, berrikuntzari buruzko lantegi bat egingo dugu kongresuaren hirugarren egunean, Innobasquerekin batera koordinatuko duguna.
- Kultura- eta sormen-industrien sektorean, Jenny Kornmacher izango dugu hizlari nagusi. Kultura- eta sormen-industrien garatzailea eta nazioarteko harremanen arduraduna da Eskania eskualdean, eta EIT Culture & Creativity-ko berrikuntzako bitarteko zuzendaria.