Agenda

Datu arautuen espazio berriak: gakoak eta desafioak

Nuevos espacios de datos regulados: claves y desafíos

Eguna

2024ko urtarrilaren 24a

Lekua

Webinarra

Ordua

10:00 am - 11:00 am

Prezioa

Doan

Aro berria datuetan oinarritutako medikuntzan: erronkak, desafioak eta etorkizuneko gakoak

Eraldaketa digitala eragin nabarmena izaten ari da osasunaren eremuan: aukera ematen du arretaren kalitatea eta osasun-zerbitzuen efizientzia hobetzen duten soluzio berritzaileak sortzeko.

Sektorean, beste erronka bat dugu aurrean: osasun-datuen ustiapena erdigunean jartzea. Osasun-datuetatik informazio garrantzitsua modu berri batez lor daitezke zenbait teknologia berritzaileren garapenari esker: adimen artifiziala, bloke-katea eta konputazio kuantikoa, besteak beste.

  • Helburua da datu-gune arautuen bidez osasun-datu eskuragarriak izatea.
  • Datu-espazio horiek zenbait datu-eragileren, -hornitzaileren eta -kontsumitzaileren arteko konfiantzaren katalizatzaile gisa jarduten dute, gerta baitaiteke haiek elkar ez ezagutzea
  • Teknologia berrien garapenari esker, beste erabilera bat eman diezaiokegu munduan barrena bildutako eta biltegiratutako datu kopuru handiari. Hala ere, eta osasun digitalak izan ditzakeen onurak gorabehera, badira osasun digitala ezartzearekin lotutako zenbait erronka; horretan ere funtsezkoa da pribatutasunari eta segurtasunari heltzea, bai eta teknologia denentzat eskuragarria izango dela bermatzea ere, norberaren kokalekua eta maila sozioekonomikoa edozein direla ere.

Eman izena gure doako webinar honetan, eta ezagutu datu-espazio arautu berrien erabilera, gakoak eta desafioak

  • Urtarrilaren 24a: erronka eta desafio horiei buruz hitz egingo dugu Borja Bonail ikertzaile eta Osasun Digitaleko proiektuen kudeatzailearekin, zeina aditua baita osasunari aplikatutako adimen artifizialean.

Datu arautuen espazio berriak: gakoak eta desafioak

TECNALIAn lanean dihardugu erronka horiei heltzeko eta osasun digitalaren potentziala ahalik eta gehien ustiatzeko. Gure ustez, osasun-laguntzaren hornitzaileen eta teknologia-garatzaileen arteko lankidetza funtsezkoa da denontzako kalitatezko osasun-laguntza lortzeko.

Webinarra

Hartu lekua!