Agenda

Datu-espazioa, enpresa-sustapenerako

Espacio de datos para el impulso empresarial

Eguna

2023ko maiatzaren 2a

Lekua

Zabalgune eraikina 11, Zabalgunea, Bilbo

Ordua

4:00 pm - 6:45 pm

Prezioa

Doan

Azken urteotako garapen teknologikoei esker, eraldaketa digitala gertatzen ari da industrian, eta horrek eragin nabarmena du industriaren efizientzian eta lehiakortasunean

Automatizazioa, gauzen Internet eta adimen artifiziala dira eraldaketa hori sustatzen ari diren faktoreetako batzuk.

Eraldaketa digitalari esker, industriak datu-bolumen handia lor dezake, eta horrek erraztu egiten du erabaki estrategiko informatu eta eraginkorragoak hartzea.

  • Bilketa hori aukera handia da enpresentzat; prozesuen efizientzia hobetzen du, eta baita produktuen kalitatea, erabakiak modu informatuan hartzea eta zerbitzuen pertsonalizazioa ere, besteak beste.
  • Enpresentzat garrantzitsua da datuen estrategia egokia izatea, kudeaketa efiziente, arduratsu eta etikoa izango badute.

Datu-espazioak sortzea

Jardunaldi honetan, datuaren ekonomia hiru esparru estrategikotan (industria, osasuna, eta mugikortasuna eta logistika) garatzea ahalbidetuko duten datu-espazioak sortzeko egin beharreko bidea ezagutuko dugu.

  • Datu-espazioen bidez datuak behar bezala kudeatzeak eta haien ustiapenak eskaintzen dizkiguten aukerak eta haien kudeaketa masiboak izan dezakeen eragina partekatuko dugu.

Asier Martínez Beitia, Mugikortasun Merkatuko arduraduna, eta Enrique Areizaga, Digital Transformation Manager, gure lankideek industria lehiakorragoa lortzeko datu-espazioak sortzen eta datuaren ekonomiaren inguruan negozio-eredu berriak sortzen duten esperientzia eta ezagutza eskainiko dituzte.

Zabalgune eraikina 11, Zabalgunea, Bilbo

Hartu lekua!