Agenda

Datu-espazioak ezagutzen: data spaces discovery day

Data Spaces Discovery Day

Eguna

2022ko irailaren 28a

Lekua

Fundació Joan Miró Parc de Montjuïc, 08038

Ordua

9:00 am - 7:00 pm

Prezioa

Doan

Data Spaces Discovery Day antolatu dugu, datuak partekatzeko Espainiako ekosistemako enpresa eta erakunde nagusiekin batera

Data Spaces Discovery Day jardunaldiak inguru ezin hobea eskaintzen digu Europako datuaren ekonomian aurreikusten den garapenaren oinarriak eztabaidatu eta eratzeko. Espainiako eta Europako eragileak elkartuko dira jardunaldian, datu-partekatze subiranoari buruzko proiektu bateratuak aurkezteko eta beste proiektu berri batzuk hasteko.

  • Arlo hauetarako soluzio esanguratsuak jorratuko dituzten tailerrak eta mintegiak izango dira: automobilgintza, industria, turismoa, energia, nekazaritzako elikagaiak eta mugikortasuna
  • Datu-partekatze subiranoan aritzen diren erakunde nagusien berri izango duzu.
  • Datu-subiranotasuneko ekosistemak sortzen ikasiko duzu, eta zure datu-estrategia aldatzen lagunduko dizuten joeretan sakonduko duzu.

TECNALIAren parte-hartzea Data Spaces Discovery Day-n

Digitalizazioaren arloan izandako aurrerapen teknologiko handia dela eta, enpresei beren gaitasunak hobetzen laguntzeko lan egiten du TECNALIAk, datu-espazioetan balioa sortzeko.

  • Alberto Berreteaga TECNALIAko IDS Gaitasun Zentroko koordinatzaileak hitzaldi honetan parte hartuko du: How to implement IDS: use cases from the energy domain: Energy Use (BasqueEnergyCluster).
  • Jesús M. Santamaría TECNALIAko unitate digitaleko teknologia-zuzendari eta Gaia-X Españako zuzendaritza-batzordeko kideak hitzaldi hau emango du: Building data spaces for tourism and urban mobility.

Enpresak eta zentroak lankidetzan

Data Spaces Discovery Day-n lankidetzan jardungo dira zenbait enpresa eta zentro, hala nola NTT DATA, Seat, T-Systems Iberia, Atos ,  BAIDATA, Innovalia, ITI , i2CAT, TECNALIA eta Datu Espazioen Nazioarteko Elkartea (IDSA).

Bartzelona

Hartu lekua!