Datuak: baliabiderik baliotsuena
Aro digitaleko baliabide baliotsuena dira datuak. Haiek egoki erabiltzeak onurak ekar diezazkieke erakundeei zein gizarteari. Hala ere, osasunarekin lotutako datuek erronka espezifiko batzuk ekartzen dituzte kudeaketari, babesari eta aprobetxamenduari dagokienez. Horregatik, beharrezkoa da datuak modu seguru, etiko eta efizientean partekatu, aztertu eta ustiatzeko aukera ematen duten osasunaren arloko datu-espazioak sortzea.
Osasunaren arloko datu-espazio bat hau da: ingurune digital bat osasun-sektoreko eragileek (hornitzaileak, pazienteak, ikertzaileak, administrazioak, etab.) datuak modu kontrolatuan eta arau komun batzuei jarraituz trukatzeko. Espazio horiek eragileen arteko lankidetza, datuetan oinarritutako produktu eta zerbitzuen arloko berrikuntza eta osasun-arretaren kalitatea eta efizientzia hobetzea errazten dute.
Osasunaren arloko datu-espazio horiek eraikitzeko, oinarri teknologiko sendo eta malgu bat behar da, datuen interoperabilitatea, segurtasuna, pribatutasuna eta konfiantza bermatuko dituena. Horretaz gain, datuen eskuragarritasuna eta erabilera arautzeko esparru legal eta etiko bat behar da, bai eta parte-hartzaileen rolak eta erantzukizunak definitzeko gobernantza-eredu bat ere. Besteak beste, IDS (International Data Spaces) eta GAIA-X (European Cloud Initiative) ekimenek sustatzen dute espazio horiek garatzea.
- Saio honetan, osasunaren arloko datu-espazioaren kontzeptua aurkeztuko da, ikuspegi teknologiko batetik, eta haren ezaugarriak eta erronka espezifikoak aztertuko dira.
- Ideia hori bere negozioan aplikatu duen euskal enpresa baten arrakasta-kasu bat erakutsiko da: Irisbond enpresak adimen artifizialean oinarritutako begirada bidezko komunikazio lagunduko soluzioak garatzen ditu.
Nori zuzendua
- Ekosistema arautu eta seguru berrietan datuak partekatzeari eta tratatzeari etorkizun bat ikusten dioten teknologiaren zale sutsuei.
Egitaraua
Datuaren garrantzia
- Datua produktu gisa
- Barne-gobernatzea eta kanpo-gobernatzea
- Biltegiratze- eta gobernatze-paradigma berriak
Datu-espazioak
- Ekosistema konplexuak: subiranotasuna, partekatzea eta konfiantza
- Partekatze- eta negozio-ereduak
- Datu-ekonomiaren kontzeptua
Osasuna
- Datuen tipologia
- Teknologia adimendunak eta osasunaren arloan datuak ustiatzeko teknologiak
- Ikuspegi berriak: HDAB
Hizlariak
- Borja Bonail Acuña, TECNALIA
- Michael Obach, TECNALIA
- Ana I. Torre Bastida, TECNALIA
- David López, (Irisbond)
Jardunaldi hau online emango da, ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez.
Lekua mugatua da.