Agenda

Datuetan oinarritutako sistemak/erabakiak: jardunaldi teknologikoa (II)

Sistema para la toma de decisones apoyadas en datos

Eguna

2023ko urriaren 10a

Lekua

TECNALIA - Astondo Bidea, 700 eraikina - Derio- Bizkaia

Ordua

9:30 am - 1:30 pm

Prezioa

Doan

Jardunaldi teknologikoa (II): Industriarako IoT arkitekturak. Eskalagarritasuna prestatzen

Jardunaldi hauen helburua erabakiak hartzeko datuetan oinarritutako sistemak bultzatzea da, hainbat iturritatik datozen eta abiadura handian eta aurrekaririk gabeko malgutasunarekin datuak bolumen handietan aztertzeko aukera ematen duten profilen eskaera gero eta handiagoa baita.

Hori guztia enpresen errendimenduan eta lehiakortasunean eragina duen faktore bereizle gisa.

FLEXMAN metodologia - 4 saio osagarri

Esperientzia bidezko ikaskuntzan eta prestakuntza eta ekintza ereduan oinarritutako Flexman metodologia baliatuz, kontzeptuak, erabilera-kasuak, lantegi interaktiboen erraztea eta talde-lanak aurkeztuko dira programa honetan, teknologia eta soluzio digitalak ezartzea bultzatzeko etorkizuneko proiektu eta aplikazioak identifikatzeko.

Zenbait arlotako adituek emango dituzten 4 saio osagarrien bidez, honako gai hauek landuko dira:

  1. Negozioaren adimenerako datuak bistaratzeko tresnak (urriaren 4a)
  2. Industriarako IoT arkitekturak. Eskalagarritasuna prestatzen (urriaren 10a)
  3. Makina-prozesuetako datuak ustiatzea (I) (urriaren 18a)
  4. Makina-prozesuetako datuak ustiatzea (II) (urriaren 19a) 

Norentzat

  • Prozesuetan, produktuetan eta/edo zerbitzuetan berrikuntza teknologikoa sustatzeko eta aplikatzeko funtsezko zeregina duten erakundeko pertsonak.
  • Askotariko funtzioak dituzten pertsonak: zuzendaritza, funtzio operatiboak edo koordinaziokoak dituzten espezialistak, fabrikazio-teknikariak eta bulego teknikoa, besteak beste.

Datu interesgarriak

  • Jardunaldiak doakoak dira.
  • Jardunaldiak aurrez aurre bakarrik eskainiko dira, TECNALIAren egoitzan (Astondo Bidea, 700 eraikina, DERIO – BIZKAIA)
  • Lau saioetara joatea gomendatzen da, nahiz eta posible den saioetara modu independentean joatea.
  • Erregistroa (izena emateko formularioa) saio bakoitzerako egin behar da.
  • Erakunde bereko bi pertsonak parte hartzea gomendatzen da.
  • Behin programa amaitutakoan, parte-hartzaileek bertaratu izanaren ziurtagiria jasoko dute.

II. saioa - Industriarako IoT arkitekturak. Eskalagarritasuna prestatzen

Helburuak

  • Estrategia digitalaren diseinuan kontuan hartu beharreko alderdiak zein diren antzematea.
  • Sarea birtualizatzeko formulak identifikatzea.
  • Datuak komunikatzeko eta egituratzeko protokoloak eta estandarrak zerrendatzea eta konparatzea.
  • Digitalizazioaren eta konektagarritasunaren euskarri diren arkitektura-elementuak identifikatzea.

Edukia

  • Zer erabaki mota har daiteke datuetan oinarrituta?
  • Datu-sukarra. Estrategia digitala.
  • Datuak biltzeko arkitektura definitzeko oinarrizko kontzeptuak (sinkronizazioa eta eskuratzea, birtualizazioa, estandarrak, etab.)
  • Negozio-eredu berriak: “as a service
  • Datuak biltzeko eta aginte-panelak aurkezteko arkitekturen kasu praktikoak, beste enpresa industriak batzuetakoak. Erabilgarritasuna eta erronkak.

Jardunaldien finantzatzailea:

EIT Manufacturing
Unión Europea

Hauekin lankidetzan: