Jardunaldi teknologikoa (IV): Makina-prozesuetako datuak ustiatzea (II)
Jardunaldi hauen helburua erabakiak hartzeko datuetan oinarritutako sistemak bultzatzea da, hainbat iturritatik datozen eta abiadura handian eta aurrekaririk gabeko malgutasunarekin datuak bolumen handietan aztertzeko aukera ematen duten profilen eskaera gero eta handiagoa baita. Hori guztia enpresen errendimenduan eta lehiakortasunean eragina duen faktore bereizle gisa.
FLEXMAN metodologia - 4 saio osagarri
Esperientzia bidezko ikaskuntzan eta prestakuntza eta ekintza ereduan oinarritutako Flexman metodologia baliatuz, kontzeptuak, erabilera-kasuak, lantegi interaktiboen erraztea eta talde-lanak aurkeztuko dira programa honetan, teknologia eta soluzio digitalak ezartzea bultzatzeko etorkizuneko proiektu eta aplikazioak identifikatzeko.
Zenbait arlotako adituek emango dituzten 4 saio osagarrien bidez, honako gai hauek landuko dira:
- Negozioaren adimenerako datuak bistaratzeko tresnak (urriaren 4a)
- Industriarako IoT arkitekturak. Eskalagarritasuna prestatzen (urriaren 10a)
- Makina-prozesuetako datuak ustiatzea (I) (urriaren 18a)
- Makina-prozesuetako datuak ustiatzea (II) (urriaren 19a)
Norentzat
Prozesuetan, produktuetan eta/edo zerbitzuetan berrikuntza teknologikoa sustatzeko eta aplikatzeko funtsezko zeregina duten erakundeko pertsonak.
Askotariko funtzioak dituzten pertsonak: zuzendaritza, funtzio operatiboak edo koordinaziokoak dituzten espezialistak, fabrikazio-teknikariak eta bulego teknikoa, besteak beste.
Datu interesgarriak
- Jardunaldiak doakoak dira.
- Jardunaldiak aurrez aurre bakarrik eskainiko dira, TECNALIAren egoitzan (Astondo Bidea, 700 eraikina, DERIO – BIZKAIA)
- Lau saioetara joatea gomendatzen da, nahiz eta posible den saioetara modu independentean joatea.
- Erregistroa (izena emateko formularioa) saio bakoitzerako egin behar da.
- Erakunde bereko bi pertsonak parte hartzea gomendatzen da.
- Behin programa amaitutakoan, parte-hartzaileek bertaratu izanaren ziurtagiria jasoko dute.
IV. saioa - Makina-prozesuetako datuak ustiatzea (II)
Helburuak
- Aginte-koadro grafikoak garatzeko plataforma eta soluzio nagusien funtzionamendua ezagutzea.
- Prozesuaren datuak aztertzea eta datuen bisualizazioak sortzea, beharren eta estrategien arabera.
Edukia
- Datu horiek sektoreetan ustiatzeko aplikazioak.
- Tailerra: ekoizpen-eragiketei eta eragiketon optimizazioari laguntzeko monitorizatu behar diren datuei eta datuok funtzio horretarako duten egokitasunari eta kalitateari buruzko hausnarketa.
- Datuak bistaratzeko proposamenak diseinatzea.