Datuetan eta adimen artifizialean oinarritutako ekonomia sustatzen dugu Espainian
Azaroaren 30ean bigarren AI4ES SUMMIT egingo dugu. Nazioarteko erreferentziazko hizlari bat izango dugu topaketan.
- AI4ESen ikerketa- eta garapen- agenda estrategikoa aurkeztuko dugu, zeina sarearen lehen urtean landu baita.
- Datuen eta adimen artifizialaren erabileraren enpresa-arrakastaren zenbait kasu erakutsiko ditugu, eta azalduko dugu AI4ES lagungarri izan daitekeela enpresek eraldaketa digitalerako bidea hobetzeko eta bizkortzeko.
TECNALIAk eta Espainian eta nazioartean erreferentzia diren zentro teknologiko hauek osatzen dute AI4ES sarea: ITI Informatikako Institutu Teknologikoa, CTIC Fundazioa eta Eurecat. AI4ES sarearen helburua da datuetan eta adimen artifizialean oinarritutako ekonomia bultzatzea, gaitasunak, emaitzak eta teknologiak ekoizpen-sarera transferitzea erraztuz; horretarako, soluzio eta zerbitzu berritzaileak eskaintzen ditu, zeinek behar baitituzte datuetarako sarbide segurua eta fidagarria, prozesamendu efizientea, analisi aurreratua, ikasketa automatikoa eta adimen artifiziala.
Adimen artifiziala eta big data TECNALIAn
Ia ehun profesional ari dira gurean adimen artifizialeko eta big datako teknologietan, eta, guztien artean, datuen zientzian ezagutza osagarriak dituzten lankide-sare batek osatutako ekosistema bat sortzea sustatzen dute.
Helburu nagusia giza jakintzari laguntzea da, gizarteak gaur egun aurre egin behar dien eraldaketa digitaleko prozesuak maximizatzeko eta, hala, lehiatzeko abantaila argiak sortzeko.
TECNALIAn, ekimen bakoitza erronka bat da, eta esperientziak ematen digu etorkizuneko arazoei aurre hartzeko aukera.
Informazio gehiago, AGENDAn
AI4ES komunitateko kide izan nahi duzu?
- Erantzun INKESTA labur honi.