Deep Dive BDIH Zibersegurtasuna: Cyber range eta Basque Cybersecurity Centre
Zibersegurtasunaren Deep Dive-a – 1. saioa
Orain errazagoa da jakitea zer ahalmen dituen cyber range plataformak zibersegurtasun-entrenamendu praktikoa egiteko eta produktuen eta/edo prozesuen zibersegurtasuna aztertzeko proba-ingurune kontrolatu gisa.
Zer da cyber range bat?
- Cyber range laborategia IT atalari (teknologia informatikoa) zein OT atalari (teknologia operazionala) eragiten dieten zibersegurtasun-probak eta -traininga egiteko bereziki diseinatutako EAEko azpiegitura berezietako bat da.
- Kasuan-kasuan egin beharreko trainingaren eta proben agertokiak definitzeko malgutasuna da haren balio bereizgarria.
Aukera aproposa zuretzat
Deep Dive honen xede-publikoa industria-enpresen ITaren (teknologia informatikoaren) edo segurtasunaren edo produkzioaren edo kontrolaren arduradunak dira, baita zibersegurtasuneko produktuak eta zerbitzuak garatzen dituzten enpresak ere.
Jardunaldi hau bereziki interesatzen zaizu hau nahi baduzu:
- Zure langileak trebatu zibersegurtasunaren arloan.
- Zure produktu industrialen zibersegurtasun-probak egin.
- Zure produktuak cyber range ingurune batean probatu.
- Laborategiak erabili ingurune simulatu batean “learning by doing” sistemaren bidez zibersegurtasunaren arloko higiene-neurriak ikasteko.
- Zure produktuak eta sistemak probatu, haientzat prestatutako ingurune batean test batzuk eginez.
Ezagutu aktiboak eta ekipoak
- Saioan, cyber-rangeetarako laborategia aztertuko da.
- Saioan, zenbait sektoretako soluzioen laginak eta aplikazioak ikusiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “hands on” saioen bidez, non bertaratuek zuzenean ikusi ahal izango baitituzte langile adituak lanean eta denbora izango baitute beren beharrak talde teknikoekin kontrastatzeko.