EKITALDIA BERTAN BEHERA!
Material disimilarren lotura berezietan edo tenperatura altuko aplikazioetan dugun esperientzia partekatzen dugu
Material aurreratuen Deep Divearen saio hau SPRIk antolatu du, eta lotura-prozesu bereziei buruz arituko da: material disimilarren lotura bereziak, material disimilarren komoldaketa bidezko loturak, difusio bidezko loturak, itsasgarrietan oinarritutako lotura estrukturalak, emisio akustikoen bidezko ikuskapen-teknikak, lotura materialaniztunen teknologien garapen eta modelizazio aurreratua, eta, azkenik, FSW (Marruskadura-agitazio bidezko soldadura) bidezko lotura disimilarrak.
Saioan, zenbait sektoretako aplikazioak eta soluzioen laginak ikusiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “hands on” saioen bidez, non bertaratuek aurrez aurre ikusi ahal izango baitituzte langile adituak konpositeekin lanean. Denbora-tarte bat eskainiko dugu, halaber, talde teknikoekin banakako premiak kontrastatzeko.
Jardunaldi hau bereziki interesatzen zaizu hau nahi baduzu:
- Zerbitzu-ekintza gero eta zorrotzagoen aurrean egungo materialen prestazioak hobetu
- Material berriak eta haiei lotutako ekoizpen-prozesuak erabili
- Materialak lotzeko metodo fidagarriagoak eta moldagarriagoak, diseinu- eta fabrikazio-estrategia berrietara egokituak
- Estaldura berri eraginkorragoak eta iraunkorragoak
- Produktuen kostua murriztu, ezaugarriak mantenduz edo hobetuz
- Materialen balio-bizitza luzatzen eta haien birziklagarritasuna zehazten lagunduko duten zerbitzuak
Soluzio industrialak material aurreratuen arloan
Material aurreratuen arlo honetan soluzio industrialak behar badituzu, jarri harremanetan Sonia Flórez gure ikertzailearekin, eta eman izena Deep Dive saiorako.
Zure zain izango gaituzu, gure gaitasun guztiak eta industrian dituzten aplikazioak ezagutarazteko.