Agenda

Deep Dive BDIH: material aurreratuak, forjaketa-teknologia

Eguna

2022ko irailaren 27a

Lekua

TECNALIA, 700 eraikina, Bizkaiko Teknologia Parkea

Ordua

9:30 am - 4:30 pm

EKITALDIA BERTAN BEHERA!

Deep Dive BDIH: material aurreratuak – forjaketa-teknologiaren bidezko fabrikazio metalikoko prozesuak

Material aurreratuen Deep Dive saioak gai hauek azpimarratuko ditu:

  • Forjaketa-altzairuak, arintze-estrategia betetzeko
  • Hotzeko eta beroko forjaketa-prozesuen garapen birtuala
  • Hotzeko forjaketa-osagaien diseinuak optimizatzea eta baliozkotzea
  • Material anitzeko egituretarako sarrera: forjaketa birakariko prozesu aurreratua, lehengaiak aurrezteko
  • Osagaiak arintzea
  • Forjaketa-prozesuen jasangarritasuna eta efizientzia energetikoa

Saio hau bereziki interesatzen zaizu baldin eta...

  • Enpresa eraldatzaile baten parte bazara, eta hark bere prozesuak egokitu nahi baditu balio erantsi handiagoa duten eta energiaren zein ekonomiaren aldetik eraginkorragoak diren teknologietara eta materialetara.
  • Helburu hauek dituzten sektore industrialetako enpresetako baten gerentea, I+Gko arduraduna, kalitate-arduraduna edo ekoizpen-arduraduna bazara:
    • Zerbitzu-ekintza gero eta zorrotzagoen aurrean egungo materialen prestazioak hobetzea
    • Material berriak eta haiei lotutako ekoizpen-prozesuak erabiltzea
    • Materialak lotzeko metodo fidagarriagoak eta moldagarriagoak, diseinu- eta fabrikazio-estrategia berrietara egokituak
    • Estaldura berri eraginkorragoak eta iraunkorragoak
    • Produktuen kostua murriztea, ezaugarriak mantenduz edo hobetuz
    • Materialen balio-bizitza luzatzen eta haien birziklagarritasuna zehazten lagunduko duten zerbitzuak

Ezagutu aktiboak eta ekipoak
Aktibo eta ekipo hauek erabiliko ditugu saioan:

Saioan, zenbait sektoretako soluzioen laginak eta aplikazioak ikusiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta hands on saioen bidez, non bertaratuek zuzenean ikusi ahal izango baitituzte langile adituak lanean eta denbora izango baitute beren beharrak talde teknikoekin kontrastatzeko.

TECNALIA, 700 eraikina, Bizkaiko Teknologia Parkea

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

9:30 am - 10:00 am

Erregistroa

10:00 am - 10:45 am

BDIHren aurkezpena eta laguntza-programa

SPRI

10:45 am - 11:10 am

Forjaketa-altzairuak, arintzeko estrategia betetzeko

TECNALIA

11:10 am - 11:40 am

Hotzeko eta beroko forjaketa-prozesuen garapen birtuala

Mondragon Unibertsitatea

11:40 am - 12:00 pm

Kafea

12:00 am - 12:20 am

Hotzeko forjaketa-osagaien diseinuak optimizatzea/baliozkotzea

Tknika /M. Altuna

12:20 am - 12:40 pm

Material anitzeko egituretarako sarrera: forjaketa birakariko prozesu aurreratua, lehengaiak aurrezteko eta osagaiak arintzeko

TECNALIA

12:40 am - 1:00 pm

Forjaketa-prozesuen jasangarritasuna eta efizientzia energetikoa

Azterlan

1:00 pm - 2:00 pm

Bazkaria

2:00 pm - 2:45 pm

TECNALIA Derioko aktiboen bisita eta forjaketa birakariaren erakustaldia

TECNALIA

2:45 pm - 3:05 pm

AZTERLANen nodoaren aktiboen aurkezpena/erakustaldia ikus-entzunezko material bidez

AZTERLAN

3:05 pm - 3:25 pm

Mondragon Unibertsitatearen nodoaren aktiboen aurkezpena/erakustaldia ikus-entzunezko material bidez

Mondragon Unibertsitatea

3:25 pm - 3:45 pm

TKNIKA/M. ALTUNAren nodoaren aktiboen aurkezpena/erakustaldia ikus-entzunezko material bidez

TKNIKA/M. ALTUNA

3:45 pm - 4:30 pm

Bilerak enpresekin