Deep Dive Zibersegurtasuna
Laugarren saio horretan, nodoaren eta haren teknologien aurkezpen orokorra eta BDIHren laguntza-programaren aurkezpen komuna egingo dira, eta, ondoren, enpresa-taldea interesen arabera banatuko da, bi saio paralelotan.
1. saio paraleloa
- Energia-sektoreko zibersegurtasun-laborategira bisita egingo da, eta erabilera-kasuen berri emango da; laborategian erakutsiko dira.
- Ondoren, taldea bloke-kateen laborategira pasatuko da, eta zibersegurtasunean duen eginkizuna azaldu eta erakutsiko da.
2. saio paraleloa
- Automozioaren sektoreko zibersegurtasunean interesa duten enpresek aukera izango dute laborategian benetako erabilera-kasuak ikusteko eta haiek sakon eztabaidatzeko.
- Industriaren zibersegurtasuneko joera interesgarrienetako bat ere landuko da: erasoak ondo jasaten dituen big data.
Ikuspegi bikoitza:
- Sektorekoa: energia eta automozioa
- Teknologikoa: Bloke-kateak eta HPC
Norentzat
- 4.0 industriarako eraldaketa digitalean lehenengo urratsak egiten ari diren EAEko enpresak.
- Zibersegurtasunaz eta haren ondorioez interesa duten enpresak.
- Industria-produktuen fabrikatzaileak edo energiaren, automozioaren edo antzeko beste sektoreren batekoak.
- Beren eskaintza espezializatu nahi duten edo egin daitezkeen bloke-kateen eta HPC (high performance computing / errendimendu handiko konputazioa) aplikazio industrialetan interesa duten zibersegurtasun-zerbitzu eta -produktuen arloko enpresak.
Zibersegurtasun-laborategien erabileraren balioa
Laborategiak erabiltzeak aukera ematen du kontzeptu-proba azkarrak (POC) egiteko: planteatutako irtenbideen bideragarritasuna proba daiteke, bai eta ezarpen- edo aldaketa-proiektuen kostuak murrizteko aukera ere, eta aukera ematen du ingurune emulatuetan probak eta saiakuntza teknikoak egiteko, ekoizpen-inguruneetan ezartzea planteatu aurretik.
Ingurune emulatua da haien balio bereizgarria: aukera ematen du funtzionamendu-proba errealak egiteko, eta malgua da konfigurazioari eta egin daitezkeen probei dagokienez.
Ezagutu ekipoak eta aktiboak
Laborategi hauek erabiliko ditugu saioan:
- Adimen artifizialeko eta zibersegurtasuneko laborategia
- Smart grid-en zibersegurtasuneko laborategia
- Automozioko zibersegurtasuneko laborategia
- Blockchain-laborategia
Saioan, zenbait sektoretako soluzioen laginak eta aplikazioak ikusiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta hands on saioen bidez, non bertaratuek zuzenean ikusi ahal izango baitituzte langile adituak lanean eta denbora izango baitute beren beharrak talde teknikoekin kontrastatzeko.