Deep Dive BDIH – Gailu Medikoak eta Osasun Digitala – Gailu mediko berrien diagnostikoa eta garapena
Basque Digital Innovation Huben nodoetako teknologietan murgiltzeko jardunaldietan parte hartuko dugu.
Jardunaldi horretan, hasteko, nodoaren eta haren teknologien sarrera orokor bat egingo da; ondoren, BDIHaren laguntza-programari buruzko aurkezpen bat egingo da, eta sektoreko enpresa baten erabilera-kasu bat erakutsiko da. Enpresa-taldea bi saio paralelotan banatuko da, interesen arabera.
- 1. saio paraleloan, diagnostikoaren esparruko nodoaren zenbait aktibo aurkeztuko dira.
- 2. saio paraleloan, gailu medikoaren garapenari lotutako nodoaren aktiboak aurkeztuko dira.
Bi saio paraleloetan, aktiboen erakustaldiak ikusiko dira, eta laborategiak bisitatuko dira: parte-hartzaileek aktiboak in situ ikusi ahal izango dituzte, eta aukera izango dute adituak zuzenean haiekin lanean ikusteko eta nodoaren teknikariekin beren behar partikularrak kontrastatzeko.
1. saio paraleloa
- Saio hau diagnostikoarekin lotutako produktu eta zerbitzuen garapenean lan egiten duten euskal enpresei zuzenduta dago; besteak beste, honetan dihardutenei: probak egiten, hodeiko aplikazioak garatzen, irudi biomedikoen analisian eta ebaluazio preklinikoan.
- Diagnostikoarekin lotutako zenbait aktibo aurkeztuko dira, denbora errealeko erakustaldiak eta nodoko adituen aholkularitza barne.
- Saio horretan, TECNALIAren diagnostiko-laborategia eta Vicomtech-en biomedikuntzako laborategia ere bisitatu ahal izango dira.
2. saio paraleloa
- Gailu medikoak fabrikatzen dituzten euskal enpresa guztiei zuzendua dago saioa, halakotzat harturik gaixotasun eta gaitzen prebentzio, diagnostiko, tratamendu eta errehabilitaziorako tresnak, gailuak, makinak, inplanteak, in vitro erabiltzeko erreaktiboak, softwareak, materialak edo antzeko gauzak.
- Gailu medikoen garapenarekin eta fabrikazioarekin lotutako zenbait aktibo aurkeztuko dira, denbora errealeko erakustaldiak eta CICbiomaGUNE eta CIDETECen laborategietarako bisitak barne.
- Saioa nodoaren aditu-talde batekin amaituko da, enpresei teknologia horiek aplikatzeko aholkularitza emanez.