Industria digital eta jasangarriaren DEEP DIVE jardunaldien laugarren saio horretan, nodoaren eta haren teknologien aurkezpen orokorra eta BDIHren laguntzen programaren aurkezpen komuna egingo dira, eta, ondoren, enpresa-taldea interesen arabera banatuko da, bi saio paralelotan.
- 1. saio paraleloa
- Energiaren sektoreko zibersegurtasuna landuko da.
- Energiaren sektoreko zibersegurtasuneko laborategia erakutsiko da, eta erabilera-kasuak landuko dira, bereziki.
- Ondoren, taldea bloke-kateen laborategira pasatuko da, eta zibersegurtasunean duen eginkizuna azaldu eta erakutsiko da.
- 2. saio paraleloa
- Automozioaren sektoreko zibersegurtasunean interesa duten enpresek aukera izango dute laborategian benetako erabilera-kasuak ikusteko eta haiek sakon eztabaidatzeko.
- Industriaren zibersegurtasuneko joera interesgarrienetako bat ere landuko da: erasoak ondo jasaten dituen big data.
Ikuspegi bikoitza
- Sektorekoa: energia eta automozioa
- Teknologikoa: bloke-kateak eta HPC teknologiak
Norentzat
- 4.0 industriarako eraldaketa digitalean lehenengo urratsak egiten ari diren EAEko enpresak.
- Zibersegurtasunaz eta haren ondorioez interesa duten enpresak.
- Industria-produktuen fabrikatzaileak edo energiaren, automozioaren edo antzeko beste sektoreren batekoak.
- Beren eskaintza espezializatu nahi duten edo bloke-kateen eta HPC (high performance computing / errendimendu handiko konputazioa) aplikazio industrialetan interesa duten zibersegurtasun-zerbitzu eta -produktuen arloko enpresak
Zibersegurtasun-laborategien erabileraren balioa
- Laborategiak erabiliz, kontzeptu-proba (POC) azkarrak egin daitezke planteatzen dituzun soluzioen bideragarritasuna testatzeko.
- Proba eta esperimentu teknikoak ingurune emulatuetan egiteko aukera ematen du, ekoizte-inguruneetan instalatzea planteatu aurretik.
- Ingurune emulatua da haien balio bereizgarria.
Ezagutu ekipoak eta aktiboak
Laborategi hauek erabiliko ditugu saioan:
- Adimen artifizialeko eta zibersegurtasuneko laborategia
- Smart grid-en zibersegurtasuneko laborategia
- Automozioko zibersegurtasuneko laborategia
- Blockchain-laborategia
Saioan, zenbait sektoretako soluzioen laginak eta aplikazioak ikusiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “hands on” saioen bidez, non bertaratuek aurrez aurre ikusi ahal izango baitituzte langile adituak lanean.