SERNAUTOk, TECNALIAk eta Repsol Fundazioak "Deskarbonizazioa eta Ekonomia Zirkularra" jardunaldira gonbidatzen zaituzte
Topaketa honetan, deskarbonizazio-prozesuek teknologian eta ekonomian dituzten ondorioei buruz arituko gara sakon. Gure helburua da sektoreko enpresei arlo honetan dauden arazoak identifikatzen eta aletzen laguntzea.
- Automobilgintzaren industrian ekonomia zirkularraren bidetik aurkezten diren aukerak helaraziko dira.
- Era berean, Move to Future plataformako Jasangarritasuneko eta Ekonomia Zirkularreko Lantaldearen saio paraleloak egingo dira. Ondorioen dokumentu bat egingo dugu, plataformako Automobilgintza Sektoreko I+G+Bko Lehentasun Estrategikoen Agenda birdefinitzeko balioko duena.
Gorde eguna!