Hiru jardunaldi trinkoko hitzordu hau topaketa saihestezina izango da industria aurreratuarentzat. Bertan bilduko dira espezializazio-maila handiko bisitariak eta I+G+Barekin eta industria adimendunaren paradigma berriekin konprometituta dauden estatuko eta nazioarteko lehen lerroko enpresak.
Hizlariak eta parte-hartzaileak
- BeDigital, AFM (Advanced Manufacturing Technologies) eta Bilbao Exhibition Centre-k antolatzen dute. Hirugarren edizio honetan, eskaintza teknologikorik berritzaileena izango du, eta industriaren eraldaketa digitalerako erreferentziako foro izaten jarraitzen du.
- Erakusketa-eremuan parte hartuko duten enpresen artean, Gaia aipatu behar da, zeinak 25 enpresa ordezkatzen baititu; besteak beste, TECNALIA.
- Aurreko edizioekiko berritasun gisa, teknologia gaitzaileen alorrean diharduten startupek berariazko leku bat dute STARTUP VILLAGEn, hau da, kolektibo horrentzat aukera berriak sortzeko asmoz eratutako eremu komunean.
BeDigital 2021 programa
- BeDigital 2021 programak ohiko formatuari eutsiko dio, hau da, Digital Talks hitzaldietan oinarrituko da.
Informazio gehiago
- +Industry topaketak Addit3D, BeDigital, Industry Tools by Ferroforma, Maintenance, Pumps&Valves eta Subcontratación lehiaketak eta WORKinn enplegu-foroa bilduko ditu 1. eta 3. pabilioietan.