Industria digitalizatzean, fabrikazio-prozesuak erabiltzaile-interfaze batekin lotzen dira, behar espezifikoetara egokiturik eta landa-lanera bideraturik. Informazioa denbora errealean eskaintzen du, erabakiak azkarrago hartzeko eta hartzen laguntzeko.
Ezinbestekoa da batera joatea lantegiko eragiketa errealak eta kudeaketa-prozesuak, eta horrek enpresen egungo barne-prozesuak aldatzea dakar.
Webinar honetan, lan egiten dugun 4.0 industriaren arloko jarduera-ildo nagusiak erakutsiko ditugu, eta sektore siderurgikoan jarriko dugu arreta, aplikazio-adibide gisa.
EDUKIA
- Informazio sistemen arteko konexioa: zer balio duen industria-instalazio bateko kontrol- eta kudeaketa-sistemetan sakabanatutako informazioa egoki konbinatu eta sinkronizatzeak.
- Datuetan oinarritutako ikaskuntza: datuetan oinarritutako ikaskuntzaren oinarrizko kontzeptuak. Datuen egiazkotasunaren eta balioaren garrantzia. Etiketatzea eta trazabilitatea.
- Edge/FOG/Cloud: Edge/Fog/Cloud computing kontzeptuak, eta “as service” kontzeptua
- Biki digitalak: datuetan oinarritutako modelatzea, FEM simulazioak eta eredu matematikoak. Eredu hibridoak: Datu errealak eta datu sintetikoak. Sentsore birtualak.
- Erabilera siderurgikoaren kasua: biki digital bat garatzea azken produktuan akatsak murrizteko eta lotutako azpiprozesuak behar bezala gauzatzen direla ziurtatzeko; horretarako, konbinaturik erabiltzen dira prozesuen eredu prediktiboak (datu- eta matematika-ereduak) eta optimizazio-tresnak.
NORENTZAT DEN
- Produktibitatea, kalitatea, eraginkortasun energetikoa eta langileen segurtasuna hobetzeko garaian prozesu industrialen digitalizazioak duen ahalmena eta prozesuen arteko erlazioak duen garrantzia ezagutu eta ulertu nahi duen edozein pertsona.
NORK EMATEN DUEN:
- Gabriel Aznar Lapuente - Industria-ingeniari teknikoa eta elektronika-ingeniari masterra. Sistema Adimendunen Arloko proiektu-arduraduna.
- Teresa Gutiérrez Seco - Matematika-zientzietan lizentziatua, Galdaketaren eta Siderurgiaren arloko proiektu-arduraduna.