Negozio-eredu asko eraldaketa digital sakona egiten ari dira. Datu-kopurua izugarria denez eta datu horiek oso konplexuak direnez, nabarmen mugatzen da gizakien inferentzia-ahalmena, eta gainezka egiten du. Hori dela eta, datu-analisian eta ondorengo automatizazioan oinarritzen diren sistemek informazioa inferitzeko duten ahalmenaren mende geratzen da lehiakortasuna.
Gero eta enpresa eta erakunde gehiagok erabiltzen dute adimen artifiziala beren negozio-prozesuak hobetzeko tresna gisa. Datu konplexuen analisiaren automatizazioa, doitasuna eta bizkortasuna funtsezkoak dira, eta bikain menderatzen dituzte horiek guztiak adimen artifizialeko sistemek.
Adimen artifizialari esker, segurtasunez prozesa eta analiza daitezke datu-bolumen handi eta konplexuak haien bizi-ziklo osoan. Hala, produktu hobeak eta software efizienteagoa lortzen dira, eta produkzioa optimizatzen. Esan dezakegu AA funtsezko faktorea dela, gaur egun, enpresen erresilientziarako.
Jardunaldi honetan, adimen artifizialaren aplikazio praktiko ugari ikusiko dituzu, eta, halaber, sortzen diren erregulazio berriak eta SPRIk adimen artifizial aplikaturako duen laguntza-programa berria.
NORI ZUZENDUA
- Negozio-ikuspegitik nahiz ikuspegi teknologikotik adimen artifizialak enpresetan dituen erabilerak eta AAren inguruko araudi eta laguntzak ezagutu nahi dituen oro.
PROGRAMA
- Sarrera eta aurkezpena.
Aurkezpen laburra eta hizlarien sarrera - Adimen artifizial aplikatua
Sergio Gil - TECNALIAko Adimen Artifizialaren arduraduna - AA fidagarri eta seguru baterantz
Oscar Lage – TECNALIAko Zibersegurtasunaren eta Bloke-kateen arduraduna. - SPRI: adimen artifizial aplikaturako laguntza-programa (2021)
Javier Múgica - SPRIren “Adimen artifizial aplikatua” programaren arduraduna
HIZLARIAK
- Sergio Gil: Zientzia Fisikoetako doktorea, TECNALIAko adimen artifizialeko eta big datako ikertzaile nagusia. Datu-zientzialari gisa egiten duen lanarekin uztartzen du bere jarduera. Zenbakizko modelaketan eta simulazioan aditua da, eta 10 urte baino gehiagoko esperientzia du adimen artifizialeko, ikaste automatikoko eta optimizazioko tekniketan. DataSciAwards 2019 (Europako ekimena) saria irabazi zuen Best Use of Data Science/AI for Industry 4.0 kategorian, eta Advanced Factory Awards 2020 sarietan irabazle izan zen “Adimen artifizialeko ikerketa eta garapena instalazio industrialetan aplikatua” kategorian.
- Oscar Lage: TECNALIAko Zibersegurtasunaren eta Bloke-kateen arduraduna da, eta konpainia batzuetako aholku-batzordeko kidea. Hizlaria da, eta zenbait libururen egilekidea; besteak beste, Blockchain: la revolución industrial de Internet liburuarena. Ohiko kolaboratzailea da komunikabide orokorretan (telebista, irratia, prentsa) eta "Óscar Lage” blogaren egilea.
- Javier Múgica: SPRIren “Adimen artifizial aplikatua” programaren arduraduna
INFORMAZIO GEHIAGO
- Telefonoz izena emateko: 944 536 262
- Posta elektronikoz izena emateko: apunta@enpresadigitala.spri.eus
- Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
- Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala