Donostiako Sustapenak antolatuta, DonostiaINN lantegira gonbidatzen zaituztegu, ETEak enpresa berritzaile nola bihurtu eta maila guztietan berrikuntzaren kultura nola bultzatu jorratzera.
Berrikuntzaren alorrean aditu ditugun Amaya López eta Elorri Beloki jardungo dira tailerraren gidari. Haiekin banaka jarduteko aukera izango dute bertaratzen direnek, enpresa bakoitzaren egoera aztertu eta arrakastaren bidean nola jarraitu argitzeko.
PROGRAMA
- Berrikuntzaren kontzeptuak
- Berrikuntza-estrategiak
- Kultura
- Berrikuntza-jarduerak: zaintza teknologikoa, ideiak kudeatzea eta berrikuntza-proiektuak garatzea.