TECNALIAko Optikako laborategiak efizientzia energetikoa, jasangarritasuna eta irisgarritasun unibertsala hobetzeko materiala eta produktuak garatzeko eta optikoki karakterizatzeko dituen gaitasun berriak aurkeztuko ditugu.
Eraikuntzako efizientzia energetikoa
- Beirazko itxitura efizienteak. Transmitantzia eta erreflektantzia kalkulatuz, beirazko itxiturak eta haien osagaiak hobetzen dira, eraikuntza osoaren efizientzia areagotzeko.
Jasangarritasuna eraikuntzan
- Estaldura eta zoladura horizontaletarako produktuak eta akaberak. Eguzki-erreflektantzia funtsezkoa da hirien bero-uharte efektua arintzen laguntzeko material eta produktu berriak garatzeko. Garrantzitsua da, halaber, eraikuntzaren sektorearen balio-kate osoa osatzen duten enpresen egunerokoan, parametro hori eskatzen baitute eraikinen jasangarritasun-ziurtagirien eskema gehienek (COOL ROOFS, LEED, BREEAM, HQE)
Irisgarritasun unibertsala eta konforta
- Argiaren erreflektantziaren balioa (LRV): eraikuntzako soluzioen akabera materialetarako eta eraikin publikoetan eta garraio publikoko ibilgailuetan (errepide eta trenbide bidezkoetan) jarritako osagaietarako araututako parametro bat da. Espazioak osatzen dituzten elementuen eta pertsonek jarduten duten ingurune eraikien artean kolore-kontrastea bermatzen duten baldintzak bete behar dira.
- Gainazalen akaberen argiaren erreflektantziaren ispilu-osagai maximoa kalkulatuta, gainazalaren distiraren balioa jakin daiteke, eta, ondorioz, baita itsualdiak eragiteko zer aukera dagoen ere.
EDUKIA
- UV//VIS/NIR espektrometroaren bidez neurtzeko prozesuaren oinarrizko ezagutza
- Neurketan duen erabilera
- Magnitude neurgarriak (eguzkiaren erreflektantzia eta transmitantzia)
- Merkatuko balioak lortzeko kalkuluak eta arauak (SRI, LRV)
NORENTZAT
- Zoladura eta estalduretarako akaberen fabrikatzaileak (beira, pinturak, iragazgaizgarriak, zeramikak, harri naturala, hormigoiak, konpositeak, sandwich panelak, estaldura plastikoak)
- Automobilgintzarako, trengintzarako, ontzigintzarako eta jasogailuen sektorerako akaberen fabrikatzaileak
- Arkitektoak, ingeniaritzak, eraikuntza-enpresak eta eraikin-kudeatzaileak.
- Eraikinetako jasangarritasun-ziurtagirien aholkulariak (LEED, HQE, BREEAM, ENERGY STAR)