Lehorreko eta itsaso zabaleko energia eolikoaren urteroko WindEurope Batzarra eta Azoka Bilbon egingo da, 2019ko apirilaren 2tik 4ra.
Bisita gaitzazu 1-C22 standean
Berrogeita hamar urte baino gehiagoko esperientzia dugu industriarekin lankidetzan teknologia berriak garatzen, kontratu publiko zein pribatuen bidez, eta gure soluzioak kostuak murrizteko aukera handiak dituzten energia eolikoko ikerlerroetara zuzenduta daude.
Digitalizazioa zeharkako funtsezko faktore bat da gure berrikuntzetan.
- Egoeraren jarraipena: sentsore adimendunak, integrazioa eta datuen komunikazioa garatzea, turbina eolikoen eta haien osagaien egoeraren jarraipena egiteko;
- Biki digitalak: osagai eta azpisistemen eredu digitalak, diseinua optimizatzeko eta eragiketak eta mantentze-lanak hobetzeko;
- Modelizazio aurreratua eta simulazioa: guztiz akoplatutako zenbakizko ereduak, itsaso zabaleko turbina eolikoen ezaugarri aero-hidro-serbo-elastikoak baliozkotzea, eta
- Datu-analisia: aldagai bakarreko metodo estatistikoak eta aldagai anizkoitzezko ikaste automatikoko eskemak, hutsegiteak diagnostikatzeko, hondar-bizitza kalkulatzeko eta balio-bizitza luzatzeko.
Beste alor hauetan ere jartzen dugu arreta eta esperientzia:
- Aktibo eolikoen diseinua, ustiapena eta mantentze-lanak optimizatzeko, balio bizitza efizientea bermatzeko eta balio-bizitza fidagarria luzatzeko aukera ematen duten zerbitzu berrien garapena.
- Bihurgailuen egoera- eta inpedantzia-espazioen modelaketa, sarearen egonkortasuna ebaluatzeko.
- Bihurgailuak kontrolatzeko algoritmoak (VS-HVDC).
- Itsaso zabaleko parke eolikoetako interkonexio-kableak hedatzeko eta pieza astunak manipulatzeko robotika.
Bilera bat hitzartzeko
- Batzarrak irauten duen bitartean, 1-C22 standean izango gaituzu, baita ekitaldi paraleloetan ere.
- Jarri harremanetan gurekin formulario honen bidez; adierazi zer gai interesatzen zaizun eta bilera zein egunetan eta ordutan egin nahi duzun.