Agenda

Egitura-piezetarako injekzio-galdaketa 4.0 nazioarteko foruma

Eguna

2017ko azaroaren 23a

Lekua

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Auditorioa, Eraikin Nagusia, Ibaizabal bidea, 101. Eraikina, Zamudio (Bizkaia)

Ordua

-

Prezioa

Doan

Jardunaldi honen bidez TECNALIAk bildu nahi ditu injekzio-galdaketan diharduten enpresak eta balio-katean teknologiaren eta lehengaien hornitzaileak direnak, injekzio-galdaketa bidez ekoizten diren egitura-piezen diseinuaz, garapenaz eta erabilpenaz hitz egiteko. Gainera, soluzioak aurkeztuko dira teknologia horrek haien produktuei ekar diezazkiekeen hobekuntzak —adibidez, piezak arintzea— ezagutzeko interesa duten enpresentzat. 

AZTERTUKO DIREN GAIAK

  • Presio handietan galdatutako egitura-piezen diseinua, garapena eta balioespena.
  • Injekzio-galdaketan egin diren hobekuntzak (4.0 industria, sentsoreak, hutsa, moldeak).
  • Material aurreratuak, aleazio berriak, desmoldekatzaile berriak.
  • Moldeen eta presio handietan injekzioz egindako egitura-piezen simulazio aurreratua.

NORENTZAT

  • Produkzio-, ingeniaritza-, diseinu- eta simulazio-zuzendariak eta -teknikariak injekzio-galdaketako enpresetan egitura-piezen garapenean eta, bestetik, teknologiarekin zerikusia duten garapen teknologiko berrietan interesa dutenak, hala nola balio-katearen hornitzaileak egitura-piezen merkatuan sartu nahi dutenak (moldeen, aleazioen fabrikatzaileak...).
  • Hainbat sektoretarako, eta bereziki garraiorako (automobilgintzarako) beren produktuak diseinatzen dituzten enpresak, eta haiek arintzea edo beren piezen ezaugarriak hobetzea nahi dutenentzat, bai eta une honetan pieza galdatuak egiten ari ez direnentzat ere.

 AGENDA

08:30 Bertaratzen direnen harrera eta akreditazioa
09:30 Ongi etorria

►Alberto AbuinTECNALIAko Galdaketa eta Siderurgia arloko zuzendaria

Marcial Alzaga, FEAF-Federación Española de Asociaciones de Fundidores elkargoko idazkari orokorra

09:50 Egitura-piezak garatzeko presio handiko injekzio-galdaketaren bilakaera eta erronkak
► Iban Vicario, TECNALIAko Galdaketa eta Siderurgia proiektuen zuzendaria
10:30-10:50

 

Automobilgintzako osagaiak. Egitura-piezak 

HPDC egitura-piezaren diseinuaren eta garapenaren kasu erreal bat. ► Mehdi Jn., Merkataritza-teknikaria - FONDERIE 2

10:50-11:20 Atsedenaldia kafea hartzeko
11:20-13:00

Injekzio-galdaketako makinen bilakaera egitura-piezak ekoizteko 4.0 galdaketaren garapenari esker. ► Boni Roberto, Salmenta-zuzendaria - IDRA

Presio handiko injekzio-galdaketaz egitura-piezak ekoizteko modurik eraginkorrena. Egungo egoera eta etorkizuneko itxarokizunak. Marc Fuchs, Die Casting Application Technology saileko arduraduna - BUHLER

HPDC prozedura aurreratuetarako elektronika eta sentsoreak.  Uwe Gauernmann, CEO - ELECTRONICS

Labeak eta haien garapen berriak kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko. UP-DOWN sistema.  Miguel Ángel Vicente Martínez, Salmenta-zuzendaria - KROWN

Labe adimenduna 4.0 industria, lantaldeen gaitasunak hobetzeko eta prozedurak optimizatzeko zerbitzu berrietarako aplikatuta.  Alain Campo,  I+G 4.0ko zuzendaria - GHI

13:00-14:20 Bazkaria
14:20-16:20

 

 

 

 

 

 

 

 14:20-15:20

 

 

 

 

 

 

 15:40-16:20

 

    

 

(I) Hobekuntzak egitura-osagaietako materialetan, injekzio-sistemetan, hutsean eta moldeetan

HPDC egitura-piezak fabrikatzeko injekzio-moldeetarako beroan lan egiteko altzairuak. ► Ingolf Schruff, Altzairu Erreminten Teknologiaren Aplikazioen zuzendaria - KIND&CO

Moldea puzzle-forman konfiguratzea. ► Claudio Gislon, I+G zuzendaria - COSTAMP

Egitura-piezetarako moldeen garapena. ► Etor Zubizarreta, CEO - URIBESALGO

Egitura-piezetarako hutsaren teknologiaren aplikazioari buruzko gogoetak. ► Steve Schakemy, Salmenta zuzendaria - FONDAREX-CONIEX

Libragailuak, zorroak, lubrifikazioa eta hutsa. ► Renco Van den Brink & Jordi Alguero, I+G arduraduna & zuzendari orokorra - ALROTEC

Pistoia, edukiontzia eta zurtoinaren optimizazioa osotasun goreneko piezetan. ► Mario Tobanelli, Salmenta zuzendaria - COMPROMEC

(II.I) Hobekuntzak egitura-piezentzako lubrifikazioan eta berotasun-kontrolean

Zergatik erabili behar diren agente desmoldekatzaileak Giancarlo Lagamba, Salmenta zuzendaria -MARBO-CONIEX

Egitura-piezetarako moldearen lubrifikazioa nola optimizatu. Piero Parona, I+G, BDM-MOTULTECH-BARALDI

HERA Technology: galdaketa-industriarako soluzio berritzaileak. David Gaudry, Galdaketa Unitateko zuzendaria - CHEM TREND

Egitura-piezetarako moldearen hozketaren segmentazioaren eskakizunak harrapatutako airea gutxitzeko sistema ahaltsuarekin batuta. Oscar Iñigo, CEO - INYTIALGO

(II.II) Materialen hobekuntza eta kontrol ez-suntsikorra

HPDC egitura-piezetarako aleazio berriak. Zigor Azpilgain, Europako I+Gko proiektuak  - MONDRAGON UNIBERTSITATEA

HPDCrako.iTherm eta metalezko piezak 3Dn. Jordi Alguero, Zuzendari orokorra - ALROTEC

Kontrol ez suntsikorra. José Antonio Larrea, CEO - SARIKI

16:20-16:40 Atsedenaldia kafea hartzeko
16:40-18:00

 

 

 

 

 

 

Simulazio aurreratua

Pieza galdatuen kalitatearen kontrolerako simulazio-teknologien aurrerapenak. Badarinath Kalkunte, Produktu-marketineko zuzendaria, Galdaketa-soluzioak - AYS

Egiturazko elementuen diseinua eta optimizazioa, garapenaren lehenengo mailetan galdatutako piezen berezitasunak eta fabrikazioaren baldintza teknologikoak kontuan hartuz. HPDCrako aurretiazko simulazioaren ahalmen berriak. Francisco J Lara Garanchana, CEO -FLOW 3D

Egitura-baseen eta fabrikazio-prozedura sendoen diseinu sistematikoa MAGMASOFT®.ingeniaritza autonomoaren bitartez. Horst Bramann, Salmenta- eta ingeniaritza-arduraduna - MAGMA

18:00-18:10 Amaiera