Agenda

Egonkortasuna potentzia-elektronikaren sartze-maila handiko sareetan

Eguna

2020ko uztailaren 6a

Lekua

WEBINARRA

Ordua

-

Prezioa

Doan

Gaur egungo sare elektrikoek potentzia-bihurgailu gehiago dituzte konektatuak. Bihurgailu horiek ez dira jada elementu pasiboak, sarearen tamainarekin alderatuta potentzia hutsala zutenak; sarearen parte garrantzitsua izatera pasatu dira, eta eragin nabarmena dute sarearen egonkortasunean.

Sarearen egonkortasuna aztertzeko tresnak eguneratu beharra dago: sistema klasikoetarako pentsatuta daude, zeinetan makina birakari handiek bermatzen baitzuten sareen egonkortasuna.

TECNALIAn, sistema horien egonkortasuna aztertzeko tresna bat garatu dugu: modularra da, eta, aurreko tresnek ez bezala, kontuan hartzen ditu potentzia-elektronikako ekipamenduen dinamikak.

EDUKIA 

  • Gaur egun sare elektrikoak duen egoeraren eta bihurgailu berriek sarearen egonkortasunean eragiten dituzten arazoen sarrera labur bat.
  • Sarearen egonkortasuna analizatzeko TECNALIAn garatu den tresna berriaren aurkezpena. 

NORENTZAT DEN 

  • Potentzia-ekipo elektronikoen fabrikatzaileak.
  • Sarearen egonkortasunaren munduarekin erlazionatutako ikerketa-taldeak. 

NORK EMATEN DUEN

  • Asier Gil de Muro – potentzia-ekipamendu elektronikoen interkonexioen ikertzailea.