Agenda

EIT Health España erakundeak osasun-arloko zure startup ari laguntzen dio

Conoce cómo el EIT Health España puede apoyar a tu startup del ámbito de la salud

Eguna

2022ko otsailaren 1a

Lekua

Bizkaiko Teknologia Parkea (204 eraikina)

Ordua

10:00 am - 12:15 am

Prezioa

Doan

Merkaturatzeko aukera duten negozio-aukerak identifikatu eta hedatzeko lanean laguntzen du TECNALIAk

TECNALIA Venturesen bitartez, zentroak programa bat du aktibo teknologiko propioen eta hirugarrenen inkubazioa bizkortzeko. TECNALIA Ventures TECNALIAren deep tech venture builderraren eta EIT Health España erakundearen arteko lankidetzatik sortu da ekimena.

Joan Grasas EIT Health Españako entrepreneurship leadak aurkeztuko ditu EIT Health Acceleration Programmes programak; duela gutxi ireki dira deialdiak. Gaitasun berriak eskuratzeko, aditu-sare zabal batekin konektatzeko eta merkatu eta finantziazio-iturri berrietara sartzeko aukera ematen dizute programa horiek, besteak beste.

Gainera, bi ekintzaileren testigantza izango dugu. Alde batetik, Haritz Zabaleta Fesiako CEOak bere deep tech startupa aurkeztuko du. Nahasmendu neurologikoek eragindako lesioen errehabilitazioan erabiltzeko gailu mediko berritzaileak —estimulazio elektriko funtzionalean (FES) oinarrituak— garatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu enpresa horrek. Bestetik, Rubén Molina-Conde Innitiuseko CEOak bere startupa aurkeztuko du. Enpresa hori EIT Health Alumniren parte da, eta emakumeen osasuna hobetzeko helburua duten tortsio-uhinen aplikazio berritzaileak garatzen dihardu.

TECNALIA Ventures TECNALIAren deep tech venture builderrak EIT Health Españaren 2022ko Ekintzaileentzako Info Day ekimenera gonbidatzen zaitu; otsailaren 1ean izango da, TECNALIAren instalazioetan, Bizkaiko Teknologia Parkean (204 eraikina). Zoom bideokonferentzia-plataformaren bidez ere parte har daiteke saioan.

2022ko Ekintzaileentzako InfoDayko hizlariak

  • Germán Lasa, TECNALIA Ventureseko marketin-zuzendaria
  • Joan Grasas, EIT Health Spaineko entrepreneurship leada
  • Haritz Zabaleta, Fesiako zuzendari nagusia eta sortzaileetakoa
  • Rubén Molina-Conde, Innitius-eko zuzendari nagusia eta sortzaileetakoa

Ekitaldi hibridoa

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

10:00 am - 10:15 am

Ongietorria

Germán Lasa (TECNALIA Ventures)

10:15 am - 11:00 am

Ekintzaileentzako deialdia, EIT Health erakundearen eskutik

Joan Grasas

11:00 am - 11:15 am

Lekukotasuna

Haritz Zabaleta (Fesia)

11:15 am - 11:30 am

Lekukotasuna

Rubén Molina-Conde (Innitius)

11:30 am - 11:45 am

Galdera-erantzunak

11:45 am - 12:15 pm

Itxiera eta networkinga