EIT Manufacturing 2020-2026ko berrikuntza-agenda estrategikoa prestatzen ari da, eta hura osatzen duten bost nodoak lansaioak egiten ari dira, bazkide guztiek eta berrikuntza-ekosistemako gainerako eragileek parte har dezaten prozesu horretan.
Rikardo Bueno lankideak zuzenduko du Mendebaldeko nodoaren lansaioa, eta Frantziako, Portugalgo eta Espainiako 20 bat erakundek hartuko dute parte. Industria, ikerketa eta hezkuntzaren esparruko eragileen eta erakunde publiko eta finantzarioen topagune izango da lansaioa.