Mugikortasuna eta garraioa eraldaketa handian murgilduta daude gaur egun. Sektorea suspertzeko, hiri-mugikortasunaren arloko euskal enpresa eta erakundeei dei egiten diegu urtarrilaren 29ko topaketa birtualean parte hartzeko, aukera izan dezaten EIT Urban Mobility ekimena eta mugikortasunaren arloko etorkizuneko erronkak ezagutzeko. Topaketan, bertatik bertara ezagutu ahal izango ditugu zein diren hiriko eta hiriarteko mugikortasunaren erronka eta lehentasunak, Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, DBUSek, MUBILek, TECNALIAk eta EIT Urban Mobility South Hub-ek aurkeztuak. IZEN-EMATEAK