Agenda

Ekialde Ertaineko energiaren sektoreko gakoak Middle East Energy Dubai 2025 erakusketan

Equipos eléctricos en Middle East 2025

Eguna

2025ko apirilaren 7a - 2025ko apirilaren 9a

Lekua

Dubai

Ordua

-

Prezioa

Doan

Middle East Energy Dubai 2025 ekitaldia funtsezkoa da Ekialde Ertaineko energiaren sektorerako, eta han izango dira gure Laborategi Elektrikoak

Aurten ere parte hartuko du TECNALIAk Middle East Energy Dubai 2025 erakusketan (49. edizioa). Nazioarteko ekitaldi hau funtsezkoa da Ekialde Ertaineko energiaren sektorerako, eta han izango dira gure Laborategi Elektrikoak. Urtero biltzen ditu Dubain mundu osoko sektore horretako fabrikatzaile, konpainia elektriko eta profesionalak.

Aurten, Middle East Energy erakusketaren ardatza izango da erakustea energia berriztagarriak, energia-metatzea eta digitalizazioa funtsezkoak direla lurralde horretako energia-ekosistema optimizatzea eta autosufizientzia bermatzea lortzeko.

Azoka zer arretagunek osatzen duten ere azpimarratu beharra dago, energiaren sektore osoa hartzen baitu. Adibidez:

  • Transmisioa eta banaketa.
  • Energia elektrikoa sortzea.
  • Energia-metaketa.
  • Energia berriztagarriak.
  • Energia-kontsumoa eta -kudeaketa.

Alde batetik, esan beharra dago ekipamendu elektrikoen gure laborategiak hamar urte baino gehiago daramatza azokan parte hartzen. Horri esker, hango fabrikatzaileekin ditugun harreman komertzialak sendotu ditugu, eta Ekialde Ertaineko erreferentziazko laborategi gisa finkatu gara; adibidez, herrialde hauetan: Arabiar Emirerri Batuak, Saudi Arabia eta Oman. Aintzatespen hori, neurri handi batean, hango konpainia elektriko nagusien konfiantzari zor zaio.

ISO 17025 akreditazioa (ENAC ILAC)

TECNALIAko ekipamendu elektrikoen laborategiek ENAC ILACen ISO 17025 arauaren araberako ziurtagiria dute, eta mundu mailako ziurtapen-erakundeek aintzatetsita daude.

Bestetik, gure laborategietan lantzen ditugun produktuak nabarmendu behar ditugu:

  • Banaketa-transformadoreak.
  • Neurketa-transformadoreak.
  • Erdi- eta goi-tentsioko kableak eta osagarriak.
  • Behe-tentsioko koadroak.
  • Erdi-tentsioko zelulak.
  • Inbertsoreak, bihurgailuak, kargatze-zutoinak.
  • Isolatzaileak eta tapa-zeharkatzekoak.
  • Segurtasun elektrikoko ekipamenduak.
  • Babes-, neurketa- eta kontrol-ekipamenduak.

Eta beste asko.

Zatoz gure standera: 2. halla, F21 standa

Gure adituekin hitz egin ahal izango duzu sare elektrikoetarako (banaketa eta garraioa, sare adimendunak barne direla) adostasuna ebaluatzeko eta produktua ziurtatzeko zerbitzuetan ditugun berrikuntzei buruz, eta egon produktuen azken arauen jakinaren gainean.

  • Eskatu zure doako pase profesionala!
  • Middle East Energy Dubai erakusketara joan nahi baduzu, idatzi helbide hauetako batera, eta doan bidaliko dizugu azokarako gonbita: Aitor Kortajarena / Jon Rozados.

Dubai World Trade Centre, Arabiar Emirerri Batuak

Hartu lekua!