EKODATA aztertzen: datuaren ekonomia, datu-espazioak balio-sortzaile
Datu-espazioak hau dira: datu-ekosistemetan datu fidagarriak partekatzeko eta trukatzeko azpiegitura deszentralizatuak, interoperabilitatea errazten duten gobernantza-, antolamendu-, lege- eta teknika-mekanismo konbinatuen bidez egituratuak. Datu-espazio partekatuek ahalmena dute zenbait sektoretan berrikuntza eta lankidetza sustatzeko.
EKODATA Elkartek proiektuaren barruan, esperimentazio-espazio bat garatuko da, eskuragarri dauden datuak alderdi sozialak kontuan hartzen dituen hiri-habitat adimendun, jasangarri eta erresiliente bat sortzeko erabiltzen dituzten zerbitzu digitaletan oinarritua.
"EKODATA aztertzen" web-mintegia
- Jardunaldi horren helburua da EAEko industriak eta administrazioak kontzientziatzea datuak partekatzeko eta balorizatzeko inguruneen onurei buruz, haiek sortzea baita EKODATA proiektuaren helburu nagusia.
- Jardunaldian, teknologien deskribapen labur bat egingo da, eta inplementatu diren bi erabilera-kasuak aurkeztuko dira, eraikinen energia-kudeaketaren aplikazio-esparrukoak biak.