Ingurumen-arloko erregulazioek eta gizartean sortu den kezkak eraginda, ingurumena hobeto errespetatzen duten prozesuak garatzen ari da polimeroen industria. Emultsio bidezko polimerizazioa da, gaur egun, itsasgarriak lortzeko gehien erabiltzen den estrategia ekologikoetako bat.
Uretan oinarritutako prozesuak batez ere petrolioa oinarri duen kimikan erabiltzen dira (metil metakrilatoa, butil akrilatoa, 2-etilhexilakrilatoa): etorkizunerako, ikuspegi hori ez da jasangarria, lehengaien kostuak eta hornidurak lotura zuzena baitu petrolioaren kostuarekin eta eskuragarritasunarekin.
Azken urteotan, jatorri biologikoko monomeroetan oinarritutako alternatibak bilatzen dihardu TECNALIAk. Monomero horiek interes handia pizten ari dira ikuspuntu akademikotik zein industrialetik: karbono-aztarna murrizteak murriztu egiten du haien ekoizpenaren ingurumen-inpaktua.
Ekitaldiak hiru bloke izango ditu
- I. blokea: Ekonomia zirkularreko estrategia berriak
- II. blokea: Loturak itsasgarri iraunkorrekin egiteko soluzio teknologikoak
13:00etan, TECNALIA – Raquel Rodríguez doktorea / Biomaterialetan oinarritutako polimero-sistema akuosoak
- III. blokea: Gehigarri/Produktu jasangarriak