Osasunaren eta bioteknologiaren sektorea (kosmetikoak, garbitasun-produktuak, farmazia-gaiak, elikagaiak, kimika eta osasun-zerbitzuak, besteak beste) Brasilen estrategikoak izan behar dutenetako bat da, azterketen arabera.
ELAN Network Brasil 2017 ekitaldiaren helburua da teknologia oinarritzat duten negozio-aukerak sortzea Europako eta Brasilgo enpresen artean, osasunaren eta bioteknologiaren sektoreak dituen erronkei hobeki erantzun ahal izateko.
Helburuak
- Osasunaren eta bioteknologiaren sektoreak Brasilen dituen erronkak kausitzea eta esparruak eta mekanismoak sortzea erronka horiek Europa eta Brasilgo ETE-en arteko lankidetza iraunkor bilaka daitezen, teknologia oinarritzat duten negozio-aukerak garatzeko.
- Teknologia eta berrikuntza oinarritzat dituzten negozio-aukeretan lankidetza-arloak sendotzea.
- Merkatuaren egungo nahiz etorkizuneko erronkak gainditzeko bazkide egokiak aurkitzeko gune bat eskaintzea.
- Negozio-aukerak sortzen lagunduko duten eragileak harremanean jartzea, hala nola finantza-erakundeak, merkatu eta teknologietako adituak, Brasil eta Europa arteko negozioak sustatzeko ekinbideak, etab..
- Balizko bazkide europar eta brasildarren arteko bilkurak sortzea, berariazko aukerak elkarrekin ereiten saiatzeko.
Nori zuzendua: Latinoamerika eta Karibeko eta Europar Batasuneko bisitariei
- Osasunaren eta bioteknologiaren arloko erronka nazionalen esparruan TONA-Teknologia oinarritzat duten negozio-aukeretan interesa duten enpresei.
- Eskualde- eta udal-mailako gobernuei.
- Teknologia-zentroak, unibertsitateak, ikerketa-institutuak eta ezagutza oinarritzat duten beste elkargoak.
- Industria-taldeak (klusterrak), enpresa-elkarteak eta negozioak sustatzen dituzten beste erakundeak.
Bestelako datu interesgarriak
Bestelako saioen artean, ekitaldiak hainbat jarduketa eskainiko ditu, hala nola bertaratzen diren enpresen gaitasunen elevator pitchak, negozioen sor-kidetzako saioak, gaikako tailerrak, networking jarduketak eta negozio-biribilguneak.