Ekitaldi hau berrikuntzan oinarritutako lankidetzako enpresa-sareak sendotzeko esparru bat da, negozio-aukerak elkarrekin sortzea helburutzat duena teknologian oinarritutako balio partekatuaren sorkuntza aprobetxatuz.
Softwareko eta Informazioaren Teknologietako zerbitzuetara bideratuta egongo da, Bogota - Cundinamarcako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren barnean eragin funtsezkoa duten beharrizan erregionalei aurre egiteko gaitzen duen teknologia den heinean.
Talde-jarduerak eta -dinamikak landuko dira, hizpide diren gaiak une honetan zertan dauden identifikatzea delarik helburu orokorra, erronkak eta hobekuntzak zehaztuz, eta teknologiaren transferentzian oinarritutako negozio-aukerak sorrarazteko esparruak sendotuz. Beste saio batzuen artean, honetara bideratutako jarduerak izango ditu ekitaldiak:
- Kolonbiak herrialde mailan eta bereziki Bogotá - Cundinamarca eskualdean dituen teknologia- eta merkatu-erronkak identifikatu eta aztertzea.
- Europar enpresen eskaintzak aurkeztea eta, bide batez, aurrean diren erronkei eta bertako bazkideei negozio berriak abiarazteko orduan europar enpresek ematen dieten erantzuna azaltzea.
- Kosorkuntzako saioen bidez, kontinente bietako eragileen gaitasunak bateratzea, lankidetza-asmo berriak lantzeko oinarri teknologikoko negozio-aukera berrietan.
- Negozio-asmo zehatzak aztertzeko, partaideen artean aldebiko bilerak egitea.
- Partaideak zenbait ezagutza-motatan gaitzea, gai izan daitezen identifikatutako negozio-aukerak ondo burutzeko.
NORI ZUZENDUA: LATINOAMERIKAKOEI ETA EUROPAR BATASUNEKOEI
- Herrialdean identifikatutako eginbeharretan Oinarri Teknologikoko Negozio Aukerak lantzeko interesa duten enpresei, batik bat ETE-ei.
- Administrazio publikoei.
- Zentro teknologiko, unibertsitate, ikerkuntza-institutu eta ezagutza oinarritzat duten gainerako erakundeei.
- Kluster, enpresaburu-elkargo eta enpresei laguntzeko gainerako erakundeei.
BESTELAKO ARGIBIDE INTERESGARRIAK
Ekitaldia, Bogotan azaroaren 7tik 9ra egingo den 20th TCI Global Conference "The Future of Clusters through Cross-country & Cross-region Collaboration“ jarduerarekin koordinatuko da, partaideak negozioak egiteko kluster-estrategiekin lot daitezen.