Elektronika inprimatuari buruzko munduko topaketan izango gara
Aurten ere, Municheko International Congress Center-en izango da LOPEC, martxoaren 1ean eta 2an. 22 herrialde baino gehiagotako 158 erakusketari biltzen dituen azoka honetan, elektronika inprimatuaren eta inprimaketa funtzionalaren sektoreko industria-eragile nagusiak elkartuko dira. Ekitaldiak arrakastaz konbinatuko ditu teknologia eta negozioak, eta, produktu-erakusketaren osagarri, enpresetako eta komunitate zientifikoko zenbait adituk hartuko dute parte.
Gure parte-hartzea azokan
Functional Print klusterrak eramango duen standean izango gara berriz ere.
- Gune propio bat izango dugu, non produktu edo osagai bati funtzio aurreratuak eransten dizkioten inprimaketa funtzionaleko teknologietako gure aurrerapen guztiak helaraziko baititugu.
- Gainera, gure gaitasunak erakusteko pieza batzuk instalatuko ditugu: 3Dko piezen gaineko zuzeneko inprimaketa, konpositeetan txertatutako elektronika inprimatua eta substratu ez-konbentzionalen gaineko inprimaketa.
- Azkenik, gure lankide Miren Hayet doktoregaiak poster bat aurkeztuko du, irrati-frekuentziako (RF) osagai pasibo guztiz inprimatu eta txertatuei buruz egindako lanaren emaitzekin.