Etorri enpresa-topaketa honetara: Gauzen Interneteko (IoT) proiektu handien zailtasun eta erronkei buruzko ikuspegi eguneratua emango da.
Helburuak
- IoT proiektu handietan zer zailtasun izaten diren, porrotak zergatik gertatzen diren eta proiektu arrakastatsu bat nola antolatzen den jakitea.
- Europar Batasunean halako proiektuetarako zer araudi- eta lege-esparru dagoen eta sistemek zer osagai dituzten jakitea.
- Halako proiektuak ontzat emateko eta haien adostasuna ebaluatzeko laborategi-instrumentazioa erakustea.
- Gauzen Interneteko proiektu handien zailtasunei buruzko gogoeta- eta eztabaida-foro bat ezartzea.
Galdera hauen erantzunak jasoko dituzu:
- Zergatik egiten du huts gauzen Interneteko proiektuen % 70ek?
- Zer betekizun ditu araudi berriak IoT sistema bat osatzen duten ekipamenduetarako?
- Nola heltzen diete halako proiektuei administrazio publikoek?
- Zer instrumentazio behar da IoT sistema baten osagaiak ontzat emateko eta haien adostasuna ebaluatzeko?
- Nola kudea daiteke hainbeste soluzio, hain desberdinak eta hain gutxi onduak dituen mundu bat?
- Nola heltzen diete halako proiektuei telekomunikazio-operadoreek?
Nori zuzendua:
- IoT proiektu handiei heltzeko asmoa duten administrazio publikoak eta enpresak.
- Halako proiektuak kudeatzeko plataformen eta gailuen fabrikatzaileak.
- IoT soluzioekin lan egiten duten ingeniaritzak eta integratzaileak.
AGENDA | |
---|---|
09:15 | Harrera |
09:30 | Ongietorria ► José Luis Elejalde, Lab_services-ko Zuzendaria, TECNALIA |
09:35 | IoT proiektuen zailtasunak eta aukerak ► Iñaki Del Río, Digital Labseko zuzendaria, IBERMÁTICA |
10:00 | IoT produktuen Europako lege-esparrua ► Diego Oteo, Telekomunikazioen Ikuskaritzako Zuzendariordetza Nagusiko Ziurtapeneko eta Merkatu Zaintzako Alorreko burua, Ekonomia eta Enpresa Ministerioa |
10:25 | IoT teknologiak eta instrumentazioaren erronkak ► Adolfo de Solar, aplikazio-ingeniaria, KEYSIGHT |
10:50 | Gauzen Internet, telekomunikazio-operadore global baten ikuspegitik ► Ainhoa Pérez Antolín, iparraldeko IoTren arduraduna, VODAFONE |
11:15 | Eztabaida ► Moderatzailea: Ibon Arechalde, Digital Labseko zuzendaria, TECNALIA |
12:00 | TECNALIAko IoT laborategia ikustea |
12:15 | Atsedenaldia kafea hartzeko |
13:00 | Topaketaren amaiera |