Agenda

Eraikin eta azpiegituren jasangarritasun-ziurtagiriaren oraina eta etorkizuna

Eguna

2019ko urtarrilaren 23a

Lekua

TECNALIA, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Astondo bidea, 700 eraikina. 48160 Derio, Bizkaia

Ordua

-

Prezioa

Doan

Jardunaldi tekniko honen helburua da jardunaldira joaten direnak ingurune jasangarriago batera hurbilaraztea obra berriko eraikuntzaren sektorean, etxebizitza-eraikinen zein bestelakoen birgaitzeen sektorean eta azpiegituren sektorean. Ingurumen-alderdiak eta erabiltzaileen bizi-kalitateari dagozkionak orekatzen dituen gizarte-ingurune bat sortzea sustatu nahi da.

Jasangarritasun-ziurtagiriek enpresen lehiakortasuna indartzeko duten eraginari buruzko ikuspegi profesional eta aditua emango zaie bertaratzen direnei. Orobat ikusiko dute: 

  • zer onura dituen jasangarritasun-ziurtagiriak
  • zer aukera dauden
  • mugikortasunari nola eragiten dion
  • klima-aldaketari eta eraginkortasun energetikoari buruz kontzientzia hartzea 

NORI ZUZENDUA

Eraikuntzarekin loturaren bat duten profesionalak (obra berriak, birgaitzeak, obra zibila, bide- eta trenbide-azpiegitura berriak, portuak, aireportuak, hirigintza). Zehazki: administrazio publikoa, sustatzaileak, ingeniaritzak, aholkularitzak, eraikitzaileak eta arkitektura-estudioak. 

AGENDA
09:30 Harrera
10:00 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena
► Virginia Aseguinolaza. Industry Lab_serviceseko zuzendaria. TECNALIA
10:30 Euskadiko ingurumen-klusterrak zer ikuspegi duen jasangarritasunaz
► Kristina Apiñaniz. Zuzendari nagusia ACLIMA Basque Environment Cluster
11:00 Jasangarritasuna eraikuntzan. Azken esperientziak
► Cristina Llamas. Arkitekturako eta Hirigintzako arduraduna. VISESA
11:30 Ziurtatze-eskema jasangarriak. HQE ziurtagiria
► David Lanchas eta Olga Alonso. Ikertzaileak. TECNALIA
12:00 Atsedenaldia kafea hartzeko
12:30 HQE High Quality Environmental ziurtagiria duten proiektu handiak (INGELESEZKO hitzaldia)
► Cosmín Cotora, Garapeneko zuzendaria. CERWAY
13:00 Ekoetiketak. Landa-turismoa
► Gorane Ibarra, proiektuburua, IHOBE - Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. EUSKO JAURLARITZA
13:30 Gasteizko Kongresu Jauregia PassiHaus eta Leed ziurtagiriak.
Alfredo Bengoa, Plangintza eta Proiektu Zerbitzuko arduradun teknikoa (Arkitektura), GASTEIZKO UDALA
14:00 Mahai-ingurua eta galderak 
► Moderatzailea: Abel Capelastegu, Industry Labseko proiektuburua. TECNALIA
14:15 Amaiera