Gaur egun, urtean 461 milioi tona eraikuntza- eta eraispen-hondakin sortzen da Europan, eta batez besteko birziklatze-tasa % 46koa da. Beraz, mineral, metal eta material organiko baliotsu ugari galtzen da.
Eraispen, deskontaminazio, ebaketa eta zulaketako Espainiako elkarteak (AEDED) gremio horietan espezializatutako kontratistentzako eta bestelako eragileentzako jardunaldi bat antolatu du, sektoreko berrikuntza eta premia nagusiak azaltzeko.
Jardunaldi horretan, beste batzuen artean, gure lankide David García ere mintzatuko da; zehazki, Hiser eraikuntza- eta eraispen-hondakinetako lehengaiak berreskuratzeko soluzio berritzaile eta eraginkorrak garatzeko proiektuaren emaitzak azalduko ditu bere hitzaldian.
Eraispen-fasearen digitalizaziorako aurrerapausoak
Proiektu horretan, teknologia berriak ari dira garatzen eraikuntzako material desberdinak eta material birziklatuarekin egindako produktu berriak identifikatu, automatikoki bereizi, birziklatu eta haien kalitate-kontrola egiteko. Teknologia horiek ekonomikoki bideragarriak izateko, ordea, aurrez eraikinaren materialak identifikatu behar dira (kantitateak eta kalitateak) eta gaika eraitsi, frakzioak elkarrekin ez nahasteko. BIM teknologian oinarritutako tresna bat garatu du TECNALIAk, materialen kalkulua zehaztasun eta fidagarritasun handiagoarekin egiteko. Kasu pilotu batzuetan erabili da, eta jardunaldi honetan aurkeztuko dute.
Izena emateko epea martxoaren 9an, ostiralez, bukatuko da, 14:00etan.
Izen-ematea eta informazio gehiago
Europako Batzordeak finantzatzen du Hiser proiektua, Horizon2020 programaren barruan.