RECONMATIC- eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko soluzio automatizatu, jasangarri eta zirkularrak
Jardunaldian zenbait aurkezpen eta lantegi egingo ditugu, non eztabaidagai izango baititugu eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko soluzio digitalak: biki digitaletatik hasi eta hondakinen datuak kudeatzeko soluzioetaraino. Zenbait teknologia digitaletarako (hala nola IoT, bloke-kateak eta ikaskuntza automatikoa) sistema berritzaile eta integratu batzuk erakutsiko ditugu.
Alderdi interesdunen arteko lankidetza, trazabilitatea eta hondakinei eta zirkulartasunari buruzko erabakiak hartzeko prozesuak babesten ditugu, eraikitako aktiboaren bizi-ziklo osoan zehar.
- Garatzen ari diren konponbideak aurkeztuko dituzte RECONMATICeko kideek. RECONMATIC Horizon Europe Project eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko soluzio automatizatu, jasangarri eta zirkularren arloan ari da lanean.
- Gonbidatutako hizlariek beste soluzio batzuk eztabaidatuko dituzte, eta eraikuntzan zirkulartasunari laguntzeko merkatuan (edo merkaturako prest) dauden tresna digital batzuk aurkeztuko dituzte.
TECNALIAren parte-hartzea
Gure lankide Inés Díezekgaratzen ari diren bi teknologia aurkezten hartuko du parte.
- Eraispen-aurreko auditoretzak digitalizatzeko softwarea.
- Eraikuntza eta eraispenetako hondakinak modu eraginkorragoan bereizteko beso robotikoa.
Norentzat
Eraikuntza-industriako profesionalak: eraikuntzako edo azpiegiturako aktibo baten bizi-zikloari lotuta dauden eta eraikuntzako, eraispeneko eta ekonomia zirkularreko hondakinen kudeaketan inplikatuta dauden alderdi interesdun guztiak, hala nola fabrikatzaileak, garatzaileak, diseinatzaileak, kontratistak, aholkulariak, hondakin-kudeatzaileak, arduradun politikoak, administrazio publikoa eta abar, bai eta ekonomia zirkularraren eta eraikuntzaren arloko ikertzaileak ere.
* Ekitaldian aurrez aurre parte hartzeko, nahitaezkoa da izena ematea, toki-kopurua mugatua baita.