Industria-ehunaren eta eraikingintza-merkatuko eragile berrien eraldaketa eta sektorearen bilakaera: ekitaldi horrek merkatu hori bizkortzeko eta dinamizatzeko palanka gisa balioko du
ePower & Building Europako komunitate sektorial osoenetako bat da: espazio berean eta lau egunetan integratzen ditu eraikuntza-ziklo osorako soluzio guztiak. Europako esperientzia profesional paregabe gisa dago diseinatuta, eta 100 herrialdetako 80.000 profesional baino gehiagoko komunitate sektorial oso bat biltzen du.
Ekitaldi horretan, hainbat azoka daude bilduta, hala nola Maletec, Construtec, Veteco, Maletec Industry, BIMexpo, ArchiStone eta TheMISS Conference by ePower & Building.
TECNALIAk TheMISS Conferencen parte hartuko du
Ekitaldi horren barruan, TheMISS Conference egingo da. Konferentzia horretan, eraikingintzaren alorreko enpresek eta adituek materialen eta eraikuntza-teknologien arloan garatutako produktu eta soluzio berritzaileak aurkeztuko dituzte, zeinek emisioak urritzen eta efizientzia energetikoa areagotzen laguntzen baitute.
Gune horretan, berrikuntza aplikatuaren alorreko liderrek eta enpresek hitzaldiak, eztabaidak, mahai-inguruak, tailer praktikoak, produktuak eta soluzioak aurkeztuko dituzte, zeinek bere esparru sektorialerako.
TECNALIAk TheMISS Conferenceko zenbait forotan esku hartuko du:
- Ingurumen-jasangarritasunaren eta klima-aldaketaren erronken foroa: kasu arrakastatsuak aurkeztuko ditugu, hala nola VALREC proiektua edo hondakin mineralak efizientziaz berreskuratzeko eskala handiko erakusleak, bai eta eraikuntza-sektoreko deskarbonizazio-gakoak ere. Horretaz gainera, "bero-uharte" efektua eta jasangarritasunarekin lotutako suteen aurkako segurtasuna arintzeko moduari buruz hitz egingo dugu.
- Teknologia foroa:,hondakin industrialetan oinarrituriko produktu berriak eta eraikinetan integratutako teknologia fotovoltaikoa azalduko ditugu.
- BIM expo: gure lankidetza izan duten BIM2TWIN eta BIM4REN ekimenak aurkeztuko ditugu.