Ezagutu jardunaldi honetan Eraikuntza Produktuen Europako Erregelamendu berria (RPC 2024/3110)
2024ko abenduaren 18an, Eraikuntza Produktuen Europako Erregelamendu berria (RPC 2024/3110) argitaratu zen, eta 2011tik indarrean dagoen erregelamendua ordeztuko du. 2025eko urtarrilaren 7an jarri zen indarrean, baina zenbait betekizun pixkanaka sartzen joango dira handik 12 hilabetera eta geroago.
Erregelamendu horren bidez, arau harmonizatuak ezarri dira, eraikuntza-produktuak merkaturatzeko, eta EBren CE marka arautu da. Haren helburu nagusia da eraikuntzaren sektoreko gardentasuna, efizientzia eta segurtasun juridikoa hobetzea eta aro digitalera egokitzea eta ingurumen-jasangarritasuna sustatzea.
Eraikuntzako Produktuen Europako Erregelamendu Berriari buruzko jardunaldia
Eraikuntzako Produktuen Europako Erregelamendu berriak (RPC 2024/3110) aldaketa garrantzitsuak sartzen ditu Europar Batasunean eraikuntza-produktuen fabrikatzaileei eta banatzaileei aplikatu beharreko betekizunetan. Araudi berri honekin sortzen diren betebeharrei eta aukerei buruzko funtsezko ezagutzak emango ditu ekitaldiak.
Jardunaldian funtsezko gaiak jorratuko dira, hala nola:
- EBko RPCaren zer betekizun aplikatzen zaizkie fabrikatzaileei eta banatzaileei?
- Zer aldaketa sartu dira?
- Zer informazio jaso behar du prestazioen adierazpenak?
- Zer hartu behar da kontuan produktuak erostean?
- Beharrezkoa da dokumentazio teknikoa? Nola egituratu behar da?
- Zer saiakuntza eta dokumentu eman behar dira?
Oinarri izango da Eraikuntzako Produktuen eta CE markaren Europako Erregelamendua kudeatzeko, eta haren inplikazioak eta funtsezko betekizunak ulertzen lagunduko die bertaratuei.
Norentzat da ekitaldia?
- Eraikuntzako materialen, produktuen eta sistemen fabrikatzaileak.
- Eraikuntzako materialen, produktuen eta sistemen banatzaileak.
- Zuzendariak eta arduradun teknikoak.
- Garapenerako, erosketetarako eta kalitatea ziurtatzeko sailak.
- Eraikuntza- eta ingeniaritza-enpresak.
- Preskriptoreak.
Jardunaldiari esker, funtsezko informazioa lortuko duzu RPC 2024/3110 erregelamenduari eta haren ekintza eskuordetuei buruz; dokumentazio teknikoaren eta CE markaren betekizunak ezagutuko dituzu; ebaluazioaren, ziurtapenaren eta araudiaren arloko adituengandik ikasiko duzu; eta aukera izango duzu sektoreko profesionalekin harreman-sareak lantzeko gune batean sartzeko.